Bi egunetako ‘Vertigo Rock’ musika jaialdia gaur hasiko

18.05.12
Kultura eta Gazteria

Ermuko rock taldeen elkarteak ‘Vertigo Rock’ musika jaialdia gauzatuko du asteburu honetan. Jaialdiaren xedea rock musika lantzen hasi berriak diren taldeei laguntzea da. Aurtengoan iazko egitura errepikatuko da, jaialdiak bi egun izango dituelarik, bat eskasa suertatzen zela sentitzen baitzen.

Jaialdia eta egitarauaarratsaldeko 8etan aurkeztuko dira Eskilarapeko Ateneoan. Ekitaldian herri bi taldek joko dute. Horrez gain graffiti en erakustaldi irekia egingo da, nahi duenak horretan parte hartu ahal izango duelarik.

Jaialdiaren ezaugarri kakalean musika eta kontzertuak eskaintzea. Hori horrela, bi egunotan rock eta funky musika entzuteko parada izanen dugu.

Edizioa ofizialki bihar hasiko da. Kartela zabaltzeko Blaken taldearen emanaldia iragarrita dago, Konbentukoa kalean, arratsaldeko 16:45etan. ‘Actitud’ talde madrildarreko kideek Zubiaurre joko dute, 17:50etan hasita. Eta Komando Antilimako talde ermuarraren aktuazioarekin.

Arratsean euririk egingo balu, emanaldiak inguruko tabernatan egingo dira. Damudot taldea 20:15etan hasiko du bere kontzertua herriko plazan. Mallabitarrek bigarren urtez jarraian jardungo dira jaialdian. Horien atzetik, ‘Sin’ talde ermuarra arituko da, Duranoko ‘Shinova’ taldeari lekkukoa emateko gero. Gaueko 11etarako aurreikusita dago, Zain taldearen emanaldia. Jaialdiari amaiera emango diote ‘Kaotiko’ talde arabarreko musikariek.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, larunbat osoan txosna eta musika edukiko dute plazan. Horrez gain, musika-argazkilaritza lehiaketara aurkeztu diren lanak ere ikusi ahal izango ditugu, plazan bertan erakusgai jarriko baitira.

Jaialdi osoa eta barne hartzen diren kontzertuak doakoak dira. Antolatzaileek programa aurrera atera ahal izateko udalaren, gazteria zinegotzigoaren eta herriko ostalari eta hamabi bat establezimenduren diru-laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan