Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearren diru-laguntzen deialdia zabalik
Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia zabaldu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearren herriko elkarteak, proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Ekintzaren helburua emakumeen eta gizonen arteko dauden desberdintasunak gainditzea behar da, batez ere, Ermuko Berdintasunerako III. Planarekin lotutako ekintzak.
Eskabideak entregatzeko azken eguna ekainaren 6a da, arratsaldeko 15:00etan hain zuzen ere. Eskabide eta agiriak Kobentukua kalean dagoen Abiapuntu bulegoan.
Jarduerak 2012. urtean egin beharko dira, araudian jasotako baldintza baita hori. Diru-laguntzen aurrekontuko diru-hornidura 13.000 eurokoa da eta emakida-prozedura lehiaketa irekia eta banaketa proportzionala bidez izango da. Bai oinarriak eta ordenantza bai beharrezko eskabide eta dokumentuak jendearen eskura daude udal web gune honen bidez. Dokumentu hauetan diru-languntzak jasotzeko irizpideak agertzen dira. Berdintasun udal kontseiluan parte hartzea, hizkuntza ez-sexista erabiltzea eta genero-perspektiba hitzaldietan erabiltzea positibotzat jotzen dira.
Iazko diru-laguntzen deialdian herriko lau elkarteek deialdiari atxiki eta etekina atera zioten: Ermuko Emakumeen Asanbladak, Izarraitz emakumeen antzerki taldeak, Ermuko emakumearen sustapenerako Zentroko ikasle-ohiko elkartea eta berdintasunaren aldeko Ermuko Gizon Taldea Zipriztintzen.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko