‘Motibatzea saltzeko’: herriko merkatarientzako tailerra

21.05.12
Ekonomi Sustapena

Herriko merkatariek aste honetan eta hezteko xede egingo den tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer hori ostegunean egingo da, Lobianon, arratsaldeko lau eta erdietatik seietara bitartean. Horri jarri zaion titulua ‘Motibatzea saltzeko’ da. Tailerra doakoa da eta horretan parte hartu ahal izango dute herriko merkatari guztiek.

Garai latzak bizi ditugu arlo guztietan, eta egoerari aurre egiteko ditugun tresnen trebakuntza dugu. ‘Motibatzea saltzeko’ izenburua izango du osteguneko tailerrak eta bertaratzen direnei ondorengo gaiez hitz egingo zaie: taldea bikaintasunaren erreferente gisa, taldearen motibazioa bezeroari egokiro atenditzeko eta coaching-a denda txikietan.

Tailerra zuzenduko du M´angel Manovellek Dinamik Ideas enpresako kideak. Izen-emateak hasita daude eta bi modu dituzte interesatuek horretan apuntatzeko: bata, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartera joan edo deituta eta, bestea, Toki Garapen Sailaren bidez inskribatzea, Torreta Etxean dituen bulegoan. Argibide gehiagorako deitu 943-179018 telefono zenbakira edo idatzi: jportugal@udalermua.net e-postara.

Jarduera honek Bilboko Merkataritza Ganbararen eta gure Udalaren laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik