Bizkaiko Jabekuntza eskolek Topaketa egingo dute ikasturteari amaiera emateko

23.05.12
Berdintasuna

Ikasturte amaiera dela-eta, Euskadiko Jabekuntza Eskolen sareak denboraldiari amaiera emateko jardunaldi berezi antolatu du. Jardunaldi hori Basaurin gauzatuko da, ekainaren 2ko larunbatean. Jardunaldian jorratzeko aukeratu den gaia eta eguneko leloa ondokoa da: ”Feminismoa: ezinbesteko iraultza”. Uda ondorengo denboraldi berrira bitartean elkartu, ezagutu eta egindakoa partekatzeko azken aukera izango dute partaideek, jai-egun girotsuan. Izen ematea doakoa da.

Esan bezala, topaketa Basaurin egingo da, ekainaren 2ko larunbataren goizeko 10 eta erdietatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean, Marienean, ireki berri den Emakumeen Etxean. Ermukoa bertan izango da, parte hartzen. Hori horrela, Berdintasun Sailak Jabekuntza Eskolan partaide diren ermuko emakume guztiei dei egiten die, parte har dezaten. Hortaz, joan nahi dutenez Emakumearen Topagunera –Izelaieta, 12ra- joan eta izen-emate fitxa bete behar dute. Edota posta elektroniko bidez fitxa eskatu, casadelamujer@udalermua.net postontzira idatzita. Izena emateko azken eguna maiatzaren 25eko ostirala da, eguerdira arte. Anima zaitezte eta parte hartu!

Izarraitz Antzerki Taldearen 20. urteurrena dela-eta, material erakusketa Emakumearen Topagunean

Izarraitz Antzerki Taldearen 20. urteurrena dela eta taldearekin zerikusia izan duen materialekin erakusketa jarri da Emakumearen Topagunean. Aipatutako erakusketan taldearen antzezlan ospetsuenak, egunkarietako berriak eta argazkiak biltzen dira, hori guztia Izarraitzen bilakaerari errepasoa egiteko. Erakusketa Emakumeen Topalekuaren erakustokian dago, maiatzaren 31ra arte. Erakusketa Emakumeen Topalekuko ohiko ordutegian bisitatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan