Betiondon dugun atletismo pista pintatzeko lanak bukatu dira
Betiondon kirol Gunean ditugun atletismoko instalazioen marrak zuri eta distiratsu daude, korrika egiteko kale eta markak pintatu eta gero. Pintatze lanak Pinturas Juan L. Martin, SMak egin ditu eta horiengatik UKEk 2587 euro ordaindu ditu.
UKEko arduradunek adierazi dutenez “kanpoaldeko pista sintetikoa eta barruko estalia pintatzeko lanek orain aste batzuk bukatu dira eta, jada, biek prest dituzte erabiltzeko ikastetxe, talde eta erabiltzaileek”. Lan horiek urte hasiera egiteko asmoa egon da, baina eguraldiak lagundu ez duenez, atzeratu behar izan dira hobera egin eta euririk izan denera arte.
Egindako lanen deskripzioa ondokoa izan da: kanpoaldeko pista sintetikoak dituen lau kaleetako marra bakoitza poliureteano alifatikoko bi osagaietako pintura berezia birritan emanez. Horrez gain, 50, 60, 80, 100, 200, 300, 400, 600, 1.000, 1.500 eta 3.000 metro lauei dagozkien marka adierazleak pintatu dira eta baita hesi-lasterketako 110 metrokoa ere.
Lanak Kirol Gunearen barneko aldean saltatzeko dugun moduluko distantzien markak ere material berberarekin pintatu dira.
Betiondoko kirol gunean abiadura eta hesi-lasterketetako espezialitateez gain, jauziak egiteko zuloa, mailu- eta pisu-jaurtiketa praktikatzeko gunea, jausiak egiteko taulak, pertika-kaxatxoa, luzera-jauzietarako zuloa eta altuera-jauzia egitekoa.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da