Udal liburutegiak, bat eginez Mexiko matxinoarekin

24.05.12
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak Txiapasekiko Elkartasun Plataforma eta Komite Internazionalistak Ermua elkarteekin bat egiten dut gure herrian maiatzaren 21etik 27ra burutzen ari diren México Rebelde Jardunaldiak antolatzen.

Aste honetan zehar "Chiapas: esperanza y rebeldía" argazki erakusketa ikusi ahal izango da Liburutegiko harrera-lekuan eta Liburutegiak diseinatu duen Mexikori buruzko irakurketa eta ikusentzunezko gida lortu ahal izango da.

Jardunaldi hauek Mexikon gertatzen den giza eskubideen urratzea ezagutaraztea dute helburu (50.000 hilketa baino gehiago, desagertzeak, etab.), baita komunitate zapatistek heziketa, osasun, nekazaritza eta justizia talde autonomo bezala lortutakoa ere.

Ekimen hauez gain, maiatzaren 25an, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Cardenal Orbe Plazan argibide-taulak ikusgai egongo dira eta León Chávez, El Mastuerzo y l@s Jij@s del Maíz mexikarren kontzertua izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat