Zeharkalea kalearen bide-segurtasuna hobetu behar izateko arrazoi ‘pisutsuak’

25.05.12
Hiritarren Segurtasuna

Zeharkale kalea, BI-3302 foru-errepidearen zati izanik, ibilgailu mota guztien derrigorrezko pasabidea da gaur egun, Kaltxango eta aldameneko Mallabia herriaren artean, eta Urtiako Industrialdean dauden enpresetara doazen kamioi handien iraganbidea bihurtu da.

Zeharkale kalea zeharkatzen duten ibilgailu astunen zirkulazioak deserosotasuna eta eragozpen handiak sortzen dizkie auzotarrei etengabe zarata eta kutsadurarengatik, eta guztiz arriskutsua da, gainera, bide hori erabiltzen duten beste gidarientzat.

Autobus bat edo edukiera handiko kamioi bat pasatzen den bakoitzean gainerako ibilgailuak alde batera erretiratu behar dira, zeren zirkulazio-erreiak hain dira estuak, guztiz zaila gertatzen dela kamioi bat kontrako norabidean datorren ibilgailuarekin paraleloan gurutzatzea.

Ermuko saihesbidea da ibilgailu astun horiek gure udalerriko kaleak gurutzatzeari uzteko modu bakarra

Zoritxarrez, oraingoz behintzat, ibilgailu horiek ez dute beste pasabiderik Gipuzkoatik beraien helmugara iristeko edo Gipuzkoarantz abiatzeko, eta Ermuko saihesbidea litzateke ibilgailu astun horiek gure udalerriko kaleak gurutzatzeari uzteko modu bakarra.

Ez dugu Zeharkale kalea egun dagoen moduan egoterik nahi, eta bertako zirkulazioa murrizteko konponbide bakarra saihesbidea egitea dela aldarrikatzen jarraituko dugn arren, egia da kale horretako egungo trafikoaren egoera, batez ere Mallabirako zirkulazio-erreian autoak aparkatuta daudenean, egunero kaotikoa dela eta etengabe gainera egun osoan zehar, horregatik, Zeharkale kalearen bide-segurtasuna hobetzeko, eta bide horren antolamendua eta zainketari begira, beharrezkoa da neurriak hartzea, oinezko, garraio publiko eta bertatik dabiltzan gainerako ibilgailuen mugikortasuna hobetuz.

Hori lortzeko nahitaezkoa da astelehenetik ostiralera –jaiegunetan salbu- 8:00etatik 20:00etara Mallabirako norakoan eskuineko zirkulazio-erreian ibilgailurik ez aparkatzea, eta bertan dauden zama-lanetarako guneak eta autobus geltokia errespetatzea.

Gaueko 22:00etatik eta biharamuneko goizeko 8:00ak arte aparkatu ahal izango da. Biribilgunean ezingo da inoiz ibilgailurik aparkatu

Hala ere Udaltzaingoan badakigu gure herrian dagoen arazo handienetako bat aparkatzea dela, horregatik gaueko 22:00etatik aurrera eta biharamuneko goizeko 8:00ak arte baimenduta egongo da aurreko lerroaldean adierazitako orduetan debekatutako zirkulazio-erreia horretan ibilgailuak aparkatzea, 20:00etatik aurrera bidaiariak garraiatzeko zerbitzu erregularretara eta autobus zerbitzuetara mugatzen baita gehien bat zirkulazioa.

Hala eta guztiz ere, Zeharkale kalearen amaieran,Mallabira norabidean dagoen biribilgunean ezingo da inoiz ibilgailurik aparkatu, bertan behar ez bezala aparkatuta dauden ibilgailuek erdiko irlatxora igotzera behartzen baititu autobusak eta kamioiak, daramaten zama lekualdatzeko arriskua sortuz.

Zeharkalea kalearen inguruetan bizi diren pertsonei gogorarazten zaie Lomi Powerren eraikinean –lehen Lomiño izandakoan- Areitiko jaitsieran, hirigunetik hurbil, Torreta Etxetik eta Bizkaia Etorbideko espaloitik gertu, 70 automobilentzako aparkaleku publiko eta doakoa dagoela. 70 aparkaleku horietatik 54 barruan estalita daude, eta gainerako 26ak kanpoan. Aparkaleku horrek argia eta zainketa-kamarak ditu inguru osoan, eta irudiak Udaltzaingoaren bulegoetan ikusten dira, eguneko 24 orduetako grabazioa eginez.

Alternatibak Lomi-power enpresa ohiko eta Monte Hermoso delako guneak dira

Halaber, Monte Hermoso delako inguruan ere (San Pelaioko biribilgunea eta Betiondoren artean kokatua) behin-behineko aparkaleku bat dago 80 ibilgailurentzat.

Aipatutako neurriak ezartzeari begira, Udaltzaingoak horiek betetzen diren ala ez zaindu eta kontrolatuko du datozen egunetan, eta hala ez bada, arau-hausleak salatu eta falta larriei dagokien 200 €ko isuna ezarriko die.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko