‘México Rebelde’ jardunaldien V. edizioa Ermuan

25.05.12
Gizartea

Komite Internazionalistak eta Chiapasekiko Elkartasun plataforma Euskaldunak ‘México Rebelde’ jardunaldien V edizioa antolatu dute. Ekimenak ‘Mexiko lindo’ izenez ezagutzen dugun horren errealitatea ezagutzera eman eta horrekiko sentiberatasuna lortu nahi du. Jardunaldiek gure udalaren diru-laguntza jaso dute eta baita udal liburutegiaren lankidetza ere.

Jardunaldioi astelehenean eman zitzaien hasiera, ‘Errebeldia eta duintasuna Txiapasen’ izeneko argazkien erakusketarekin, zeina igandera bitartean mantenduko den zabalik. Bilduma horretan bizi direnen errealitatera hurbiltzen gaitu. Argazkiok Lobianoko erakusketa aretoan daude ikusgai, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.

Jardunaldiek aurrera egingo dute gaur. Herriko plazan Kontzertua emango dute arratsaldeko zazpietatik aurrera León Chavezek eta ‘Mastuerzo y l@s jij@s del maiz’ taldeek. Biak mexikarrak dira.

Jardunaldien programari amaiera emango zaio, ekainaren 9ko larunbatean, Bilbon egingo den Txiapaseko brigadistei buruzko tailer batekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.