Kaleen seinaleak eguneratu eta ordenatuko ditu Ermuak

28.05.12
Erakundea

Ermua herria hasi egin zaigu azken urteetan. Hirigintzaren garapenak ahalbidetu du etxebizitza, bide, kale eta plaza berriak izan ditzagula. Espazio horiei guztiei izena eamn diogu eta hori lau haizeetara zabaltzen ahalegindu gara guztiok jakitun izateko. Nolanahi ere, espazio berri horiek lehenagotik zeudenekin elkarbizi dute eta gure herriko leku guztietan ez daude plaka informatibo edo adierazleak. Ermuko kaleek izan badute seinaleak baina horiek ez dira nahiko, zaharkituta daude eta ez dute uniformetasunik, epe edo fase ezberdinetan jarri izanagatik. Horregatik gure kaleetan kolore ezberdineko plakak ditugu –urdinak nahiz gorriak-, udalaren ezkutua daramatenak edo ez, ugerturik daudenak edo horiek gabe, biluzik direnak inolako seinale edo adierazlerik gabe.

Udalbatza egoera horren jakitun izan da eta 2011ko abenduan kaleen seinaleak eguneratu eta berritzeko akordioa hartu zuen, herria osatzen duten kale-sarea errazago identifikatu eta aurkitu ahal izateko xedez. Horretarako enkargua egin zion udal zerbitzu teknikoei seinaleen tipologia, leku eta kokapen aproposenak proposatu –zirkulazioaren norabidea kontutan hartuz, esaterako- aurrekontuaren eta hornitzaile izan zitezkeen enpresen azterketa egiteko. Udal euskara zerbitzua, aldiz, kaleen izenak berraztertu ditu, idatzi beharreko moduak proposatu dituelarik Euskaltzaindiak emandako gomendioei jarraiki eta, horren aholkularitza eta laguntzaz. Hori guztia egin ondoren, Alor Teknikoak plakak egin eta ekartzeko agindua eman zion ‘Tot carrer’ izena duen Kataluniako enpresari.

Erositako materiala iritsi zaigu. Obra eta Zerbitzuetako lankideek gaur bertan hasi dituzte plaka zaharrak ordezkatzeko lanak egiten eta ez zauden lekuetan berriak jartzen diseinaturiko plana eta estrategiarekin bat. Herriko seinale berri, elebidun eta uniformeak ipintzeko 12.700 euro erabiliko dira, BEZ barne. Hirigintza Alorrak ohar informatiboa banatu du etxebizitzetara, bertan herritarroi lankidetza eskatzen digularik eta, aldez aurretik, seinaleak aldatzeko lanek sor dezaketen eragozpenegatik barkatzeko adieraziz.

Materialaren ezaugarriak

  • Plaka metaliko beiraztatua, 50X30 cm-tako tamaina duena
  • Oinarriaren kolorea beixa da, zikintzea gehiago kostatzen zaiona
  • Letrak Arial familiakoak dira eta udalaren ezaugarri den granate-kolorekoak
  • Plakak udalaren ezkutua daramate goiko ezker aldean
  • Lotura modua: hormari oinarri galbanizatua jartzen zaio eta ondoren plaka horri lotuz, alboetan errematxeak jarrita. Goiko plazan aldiz zutoi batean jarriko da, ez baitago hormarik bertan.
  • Unitate kopurua: 146 plaka

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n