Bere istorioa aldatu. Zeurean hartu!
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak 2012ko familia harreraren aldeko kanpaina hasi du eta bere mezua ondorengoa da: “Bere istorioa aldatu. ZEUREAN HARTU”.
Bizkaian, badira haur eta nerabeak, arrazoi batzuengatik edo besteengatik, bere familiekin bizi ezin dutenak eta ingurune egoki bat behar dutenak bere hazkuntza eta garapenerako eta harrera familiak eta pertsonek aukera bat eskaintzen diote hauetako askori.
Aldundia ume txikiak sei hilabete ingururako hartzeko prest dauden familien bila dabil. Halaber, urte bira arteko harrera, denbora mugagabekoa eta/edo asteburu eta oporretarako harrera egiteko prest dauden familiak ere behar dira.
Errealitate honen garrantzia kontuan izanda, Ermuko Udalak aukera aprobetxatzen du azaldutako informazioa kaleratzeko eta interesatuta dauden familiei kontaktua emateko informazio gehiago lortzerik eta sakontzerik izan dezaten.
Informazio gehiago:
- Ramon y Cajal Etorbidea, 48 behea.
- 48014 Bilbao
- Telefonoa: 944.470.737
- Posta elektronikoa:acogimientofamiliar@bizkaia.net
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.