XVIII. Ermua Hiria Literatur lehiaketako saridunen zerrenda

30.05.12
Udal Liburutegia

Ermua Hiria XVIII. Literatura Lehiaketako epaimahaiak Luis Felipe Blasco Vilches madrildarra saritu du La emoción del vino lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria Antonio Gil Garcíari(Puerto Real, Cádiz) egokitu zaio Fotogramas olerkiagatik.

Euskarazko narratiba saria Elene Etxaniz Agirre bergararrari eman zaio, Mosku idazlanagatik.

Euskarazko olerkia ataleko irabazlea Jon Joseba Aizpurua Antia izan da, Gauaren babesean konposizioarekin.

Saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.

Saritutako lan guztiak, www.ermua.es/biblioteca mikrositean

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, gaztelaniazko idazlanak 328 (142 emakume eta 196 gizon) izan dira eta, olerkiak, berriz, 250 (96 emakume eta 154 gizon). Euskarazko narratiba modalitatean 24 lan -14 emakume eta 10 gizon- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan 18 lan -10 gizon eta 8 emakume-.

Horrez gain, esan behar parte hartzaileen %97ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %3 posta arruntaz baliatu izana.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Javier Araiztegi (hezkuntza alorrekoa), Liliana Caballón(irakurketa-klubeko kidea), Gizarte eta Kultura Alorreko Ruth Díez, Yolanda Palmero (Gazteria Informatzeko Zerbitzua), Patxi López (Kultura Teknikaria) eta Angela Rabadán, José Miguel Fernández, Sara Gago, Óscar Gómez eta Isabel González, Udal Liburutegiko lankideak.

Euskarazko epaimahaikide izan dira Leire Narbaiza (Udal Euskaltegiko irakaslea) eta, Udal Euskara Zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri lankidea, eta Udal Liburuzain eta Arduradun Sara Gago.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat