Ermua eta Mallabiko HLPPak jardunaldi teknikoa egingo eta ateak irekiko

31.05.12
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako ikastegiak beste behin bere ateak irekiko dizkio hezkuntza komunitateari. Bihar Lobiano Kulturgunean jardunaldi teknikoa gauzatuko du, zeinak “Hezkuntza sarean: gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden nerabeentzako erantzuna” titulua duen eta goizeko 9:30etan hasiko da. Jardunaldiari hasiera emango dio herriko alkate Carlos Totorikak, bertaratzen diren guztiei ongi etorria emango dienak.

Eguneko lehen hizlaria Edex taldeko Gonzalo Silio izango da. Honek “Social Dreamers” egitaraua aurkeztuko du, gizarte ekintzailetza sustatu nahi duen ekimena gazteen artean. Jarraian, etena egin aurretik Ongarai DBH ikastetxeko Mikel Diez orientatzailea mintzatuko da. Diezek zailtasunak dituzten ikasleen kasuetan  egin daitekeen esku-hartzeaz hitz egingo digu.

Atsedenaren ondoren, jardunaldiak aurrera jarraituko du. Gizarte Ekintza saileko Leire Moya eta Amagoia Zabala lankideek gizarte eta hezkuntza arloko laguntzaz mintzatuko zaizkigu. Ondoren, Iñaki Elkoroiribe eta Leire Isasi kale hezitzaileek (Arrasate) ingurune irekietan haur eta nerabeekin esku-hartze programa aurkeztuko dute. Azkenik, Urgatzi enpresako Sergio Plaza eta Izaskun Unzaluk atzerriko adingabeak egoitzatan hartzea eta horien gizarteratze esperientzia zango dute hizpide. Jardunaldian zehar moderatzaile lana Rosalia Herrera alorreko zuzendariak egingo du.

Jardunaldia goizez izan arren, arratsaldeko lau eta erdietatik sei eta erdietara bitartean HLPPren gaineko informazioa eskatzera edo ikastegia bisitatzeko eskaria egitera doazenei harrera egin eta azalpenak emango zaizkie Lobianoko sarreran bertan.

Azkenik, azpimarratzen dugu jardunaldiaz gain bihar ikastegian ikasi nahi dutenentzako aurre-matrikulazioa ere hasiko dugula. Interesa duten guztiek ekainaren 15era bitartean denbora izango dute eskabidea bete eta aurkezteko.

Argibide gehiagorako:

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren