Partaidetza errekorra pintxo txapelketan: hogeita bi establezimendu

06.06.12
Gizartea

Ostalaritzako hogeita bi establezimenduk hartuko dute parte aurtengo herriko pintxo txapelketan. Aurtengo parte hartzaileen kopuruak errekorra suposatzen du, iazkoan bost gutxiago izan baitziren izena eman zutenek. Kopuru horrek argi lagatzen du, ekimenarekiko interesa urtetik urtera gora doala, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxoak 1,20 €urotan salduko dituzte, establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian. Pintxo txapelketa ekainaren 11tik 17ra bitartean gauzatuko da, bigarren urtez aste oso batera luzatuko delarik. Iaz hirurogeita bi establezimendu izan ziren parte hartzaile.

Edizio honetan izena ema duten guztiek ilusioz egin dute, aurkezten dituzten proposamenak lehen saria lortuko dutenaren esperantzaz, edo gutxienez, jendearen saria. Epaimahaiaren arabera lehiaketa irabazten duenak diploma eta 150 euro eskudirutan jasoko du. Bigarrenak, aldiz, 50 €uro. Horiez gain, jendeari gehien gustatu izan zaionaren autoreari ere, diploma emango zaio. Herritarrok gure iritzia emateko bi aukera izango ditugu. Lehena, internet bidez botoa ematea, webgune korporatibo honetan inkesta egingo dugu. Botazioa zabalik izango da, ekainaren 15eko ostiralaren gauerdira artean. Parte hartzaileen artean oparia zozketatuko da. Bigarren aukera, azoka gastronomikoaren egunean –larunbatean- plazan edalontziak hartzeko postuan egongo den ontzia botatzea da. Lobiano Gastronomi elkarteko antolatzaileek bigarren urtez koloretan dagoen hiru orriko argitaratu dute. Horretan lehiaketara aurkezten diren pintxo guztiek argazkiak, izenak, jan daitezkeen lekuak eta horien osagaien deskripzioa eskaintzen dute.

Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Eta ikusten denez, ikusmin handia pizten du. Aurtengoan, epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute, Ondarroako Cantabrico tabernatik datorren Pantxo Bedialaunetak, Elgoibarko San Miguel auzoan dagoen Belaustegi jatetxeko sukaldari eta ugazaba Iosu Muguerza eta, azkenik, Lobiano elkarteko kide bat. Patxo Bedialaunetak ‘Urrezko Arzak’ saria jaso zuen, Munduko Pintxoen Txapelketan. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da ekainaren 13ko arratsaldeko 16etan.

Bezeroek txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte ekainaren 11ko astelehenetik 17ko igandera bitartean, biak barne. Pintxoak 1,20 €urotan salduko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.