Txutxe naturalak egiten ikasteko tailerra liburutegian

06.06.12
Udal Liburutegia

Urtero bezala aurten ere Gastronomia Jardunaldiak haur liburutegian izango dira gastronomia gazteei hurbiltzeko asmotan. Oraingoan Lobiano Gastronomia Elkarteak, udal liburutegiaren laguntzaz, txutxe naturalak egiten ikasteko tailerra antolatu du. Ekimen hau ekainaren 13an, asteazkena, egingo da, arratsaldeko 18:00etan haur liburutegian, eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua dago.

Tailerraren dinamizatzaileak Roberto Vega eta Virginia García izango dira, eta bertan txutxe naturalak egiten irakatsiko diete umeei.

Plazak mugatuak dira. Izen ematea liburutegian bertan edo 943179212 telefonoan egin daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat