Mugikortasun eredua eztabaidagai Udalbatzarrean, Eskolako 21 agendaren baitan

07.06.12
Ingurumena

Urteroko legez Inguru Giroaren Nazioarteko eguna ospatzen dugun garaian, Eskolako 21 agendaren baitan ezohiko Osoko Bilkura egiteko aprobetxatzen dugu Ermuan, herriko ikastetxe guztietako inguru batzordeetan lan egiten duten ordezkariekin. Parte hartzaileek LHko, DBHko eta Derrigorrezko eskolako ikastetxeetakoak dira, zeinak 2.066 ikasle ordezkatu ditzuten.

Aurtengo ikasturtean zehar ikasleek mugikortasun arazoen inguruko diagnosia egin dute, kutsadura, trafikoa eta saihesbidearen eraikuntzaren beharra aztertuz.

Hirurogeita hamar haur eta gaztek Udalbatzarra eratzen duten zinegotziekin bildu dira gaur goizean. Saio bizi eta interesgarri horretan talde bakoitzak egindako gogoetak azaldu ditu eta garapen jasangarria lortze aldera horiek hartu dituzten konpromisoak publiko egin.

Ikasturtean antzemandako arazoen artean, besteak beste, ondorengoak ditugu: espaloietan altuera gutxiagoko lekurik ez izatea mugikortasun arazoak dituzten pertsonen kaltetan; bizikletentzako bide gorriak egiteko aukera; espaloien tamaina edo zabalera eta oinezkoek lehentasuna duten guneetan autoak aparkatzea.

Ikasleen galera eta eskariei erantzuten jardun dute Carlos Totorikak, alkateak, eta baita ere, Inguru Giroko zinegotziak, Felix Prolek. Hainbatean haurrek planteaturiko gauzak ontzat eman eta gauzagarritzat jo dituzte, datozen asteetan ezarriko direlarik aginduz.

Azkenik, politikariek gaztetxo eta ikasleek egindako lan eskerga baloratu eta eskertu diete. Mugikortasunaren gaia gure herrian puri-purian dago, gure herrian nahi dugun gizarte ereduaren eztabaidari lortzen zaiolarik, hori bai jasangarritasuna aintzat eta kontutan hartuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26