Zeru zabaleko XIX. pintura lehiaketa deitu du Mugartea elkarteak
Ermuko zeru zabaleko XIX. pintura lehiaketa ekainaren 10eko igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 2120 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat zortzi sari berezi materialarekin banatzea iragarrita dago. Lehiaketan edozeinek har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du.
Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira Lobiano Kulturgunean, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak Lobianon bertan entregatu beharko dira. Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai.
Helduen atalean lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 450 euro bigarrenari. Eta 250 euro hirugarrenari, hurrenez hurren. Kategoria honetako pintoreentzat 150 euroko hiru akzesit emango direla iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen bi lehen egileak ere 250 eta 120 euroko saria, hurrenez hurren, eskuratuko dute. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak epaimahaiaren erabakia jakinarazi eta ordu bete jaso ahal izango dira.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera