San Juanetan jokatuko 7 jokalari alebin mailako erkidegoen arteko seigarren txapelketa

08.06.12
Kirolak

Zazpi jokalariko eta alebin mailako erkidegoen arteko seigarren futbol txapelketa jokatuko da gure herrian datorren San Juaneko asteburuan. Txapelketa Gaztela-Mantxako Kultur Etxeko kirol alorrak antolatzen du eta larunbatetik igandera arte jokatuko da. Partidak Betiondo kirol guneko futbol-zelaian jokatuko dira. Horretan oinarri-futbola lantzen duten talderik onenak parte hartuko dute, Espainiakoak nahiz atzerrikoak, aurten talde frantziar bat ezezik bi etorriko baitira. Neurtuko diren taldeen artean euskaldunak, galiziarrak, kantabriarrak, Albaceteko bat, madrildar bat eta frantses bi izango dira.

Talde parte hartzaileek ondokoak dira: Amaika-bat, Durangoko kulturaleko bi, Erreala, Eglatins (Hendaia), Gasteizko Alaves, Aretxabaleta, Perinés K.T, Santutxu F.T., Eibar S.D, Arrasate K.T, Albasit, Atletico Perines, Santutxu, Lalin (Pontevedra), Castilla de Atusana (Madril), Danok-bat, eta Ermua K.E. Txapelketa larunbat eta igandean jokatuko da. Larunbatean partidak goiz nahiz arratsaldez izango dira. Igandean, aldiz, bakarrik goizez.

Hogei elkarte parte-hartzaileak bost taldetan banatuko dira. Talde bakoitzeko kideak elkarren kontra jokatu beharko dute, ligaxka sisteman. Talde bakoitzeko lehen sailkatuak, final aurrekoak jokatuko dituzte eta, norgehiagoka horietako irabazleak, finalean sartuko dira. Txapelketaren nondik norakoak eta irizpideetan, hori arautuko duen oinarrietan jaso dituzte. Laburbilduz, kirol ikuskizun paregabea asteburuan Betiondon. Ezazue galdu!

Agiri osagarriak pdf formatuan

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako