Txindurrik asteburu honetan ospatuko du taldeko eguna
Txindurri dantza eta txistu taldeak ‘Txindurri eguna’ delako ospakizuna gauzatuko du asteburu honetan. Jarduerak larunbat eta igandean egingo dira. Larunbat arratsean dantza erakustaldia egingo da herriko plazan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Ikuskizunean talde gonbidatu eta berezia Galiziatik etorriko den, Tuiko (Pontevedra) C.C. Sans Fins de Rebordans izango da.
Igandean Txidurriko txistulariek diana joko dute goizeko hamarretan eta talde ezberdinak osatzen dituzten kideek Bake Epaitegiaren aurreko plazatxoan bilduko dira hamaiketatik aurrera kalejiran ateratzeko herriko kaleetatik zehar. Eguerdiko hamabi eta erdietan herriko plazan egingo den dantza erakustaldiari hasiera emango zaio. Ondoren, Txindurriko txistulari eta dantzariek eta horiek senitartekoek herri bazkari autogestionatua egingo dute.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu