Atleta ermuarrek arrakasta berria eta domina gehiago lortu dituzte

12.06.12
Kirolak

Atleta ermuarrek hainbat domina lortu zituzten azken asteburuan jokatutako hainbat txapelketetan, gure lagun eta entrenatzaile den Manolo Garciak, ‘Lolok’, idatzi eta kontatu digunez. Azken asteburuan Espainia osatzen duten Erkidegoen arteko txapelketa jokatu izan da. Txapelketa Zaragozan jokatu zen. Txapelketa horretara hiru atleta ermuar joan ziren, Euskadi taldean. Leire Gorritxategil xabalina jaurtiketan parte hartu zuen, urrezko domina jantzi zuelari, bere kategorian. Leirek 42.22 metroko jaurtiketa egin zuen, bere lehen domina eskuratuz. Ziur aski ez da azkena izango, gogotsu ari baita lanean eta kirolean aurrea egiteko beta duelako.

Honekin batera, Irene Perez da, Aragoiko hiriburura joandako bigarrena. Perezek altuera jauzian lehiatu zen, zilarrezko domina irabaziz. Irene lehiatzen altuera txikitik hasi zen, 1.31 metrotik, apurka apurka gora egiten jarraitzeko. Azkenean, aise 1.64 metroko saltoa eginez, bigarren postua ziurtatu zuen.

Hirugarren kirolaria Ainhoa Izagirre zen. Honek, mailu jaurtiketako proban parte hartu zuen. Sailkapenean hamargarren postua lortuz, aurtengo denboraldian lortu duen markarik onena. Ainhoak 3 kilogramoko bola 28,98 metrora jaurti zuen.

Laburbilduz, hiru atleta gazte hauek parte hartze oso ona egin zuten, kirol-batzorde nazionalak antolaturiko txapelketa honetan.

Aurreko asteburuan baita ere, orain bi atzera, kirol-batzorde nazionalak Erkidegoen arteko txapelketa jokatu zen. Honetan eta Euskadi taldearekin gure atleta jubenil onenak joan ziren parte hartzera: Arantza Morenok eta Ander Garciandiak, hain zuzen ere.

Arantza Moreno lasai joanda, jubeniletan Espainiako errekorra eta denboraldiko markari konena lortu berri baitzuen. Arantzak ez zuen kalerik egin, eta seigarren urtez jarraian, Espainiako txapeldun suertatu zen, 47.46 metroko jaurtiketa egin ostean.

Honekin bat, txapelketan parte hartu zuen Ander Garciandiak. Honek 800 metroko lasterketa korritzeko postua lortu zuen, Euskadikoan karrera zoragarria korritu eta gero. Anderrek bazekien kategorian bere azken urtea zela eta zapore onez amaitu nahi zuen. B taldeko finalean korritu zuen eta laugarren postuan amaitu zuen bere seriea, 2.00.13 denborari eginez, estatuan eskatzen den gutxienekotik oso hurbil. Lasterketa oso ona egin zuen, dominarik lortu ez bazuen ere. Zorionak guztioi, baita ere beren entrenatzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke