Udal Euskaltegiak mikro-site berria, zabalago eta hobea garatu du

13.06.12
Euskara

Udal Euskaltegiak espazio edo gune berria izango du gaurtik aurrera udalaren webgune honetan. Bertara iristeko orrialde nagusiaren beheko aldean jarri dugun lasterbidea erabil daiteke edo helbide-barran www.ermua.es/euskaltegia idatzi. Webgune berri hori prestatu eta gauzatzeko Udal Euskaltegiko irakasleek eta Web eta komunikaziokoak lankidetzan jardun dugu. Bertan euskalduntzea eta alfabetatzea ardatz duten material ugari eta interesgarria dago.

Mikro-site berri honek euskara ikasi nahi dutenentzako informazio zehatza eskaintzeko aukera emango du, bertan biltzen baitira ikasleentzako baliagarria izan daitekeen informazio oro: hala nola, ikastaroen eskaintza, klaseko ordutegia, euskara ikasteko lasterbide interesgarriak, egoitzaren argazkiak, non Euskaltegiak dituen baliabideak agertzen diren, harremanaterako datuak, bulego ordutegiak eta albiste eta kartelen historikoa.

Espazio berriak Euskaltegiak eskaintzen dituen zerbitzuak era erraz, dinamiko eta bisual batez hurbildu nahi dizkie herritarrei, komunikazioa hobetu eta osatuz eta parte hartzea sustatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik