400€ren zozketak erakargarritasuna gehitu dio Gaua irekita ekimenaren bigarren edizioari

14.06.12
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk), ‘gauean irekita’ izena duen ekimena antolatu bigarren urtez, zeina datorren astean gauzatuko den. Hain zuzen ere ekainaren 16ko larunbat gauean gauzatuko da, Gastronomi Jardunaldiei amaiera emango dien azoka egunean bertan. Ekimenak gure udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan du. Antolatzaileek aditzera eman dutenez 400€ren zozketatuko dituzte larunbat gaueko bezeroen artean, edizioaren erakargarritasuna handituz. Diru hori erosketa-txeketan emango da. Bezeroei erosketak egin ondoren txartela emango zaie beren datuak idatz ditzaten. Goizaldeko ordu 2etan Orbe Kardinalaren plazan zozketa egingo da jendaurrean.

‘Gauean irekita’ izeneko eguna berezia izango da. Larunbat horretan, herriko berrogeita bat (41) dendek zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu bata eta erdietara bitartean. Egun eta lehen edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte.

EMOEk egun horretarako argitaratu dituen kartelak nahiz esku-orriak aurkeztu eta banatu ditu. Horietan gau berezi horretan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunen berri ematen da: guztiak kale emanaldiak izango dira, antzerkia, zirkoa eta kabareta. Emanaldi guzti horiek Sutegi Antzerkia taldeko kideen eskutik gozatu ahal izango ditugu.

Programa osorik

  • 21.00-24.00 San Pelayo parkean puzgarriak, ohe elastikoak eta zenzen mekanikoa egongo dira.
  • 22.30-01.30 Goiko parkean scalextric zirkuituakla Ermuko Slot elkartearen eskutik.
  • 23.00-24.15 Kalejira, pirata taldea kaleetara irtengo dantza egin eta altxorraren bila.
  • 23.30-01.00 Rock and Road talde ermuarraren emanaldia Konbentukoa kalean
  • 23.00-04.00 Chill Out gunea Orbe Kardinalaren plazan musika giro paregabearekin erlaxatzeko.

Eremu Akademia txikiek ludoteka izango dute. Eta rock and roll bigarren session edukiko dugu Zubiarre 21, (patioan).

Gauez irekita ekimenak elastiko propioak ditu

EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena herrian merkataritza eta ostalaritza jarduerak eta aisia dinamizatzea izanik. Iaz parte hartu eta erosi eta zerbait hartzera eta ikustera hurbildu ginen guztioi erantzun eta bigarren aukera bat eman nahi digutelarik.

Gaua irekia sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da, EMOEk facebook eta twitterren dituen kontuetan:#ermuanocheabierta.

Gaua irekita ekimenak elastiko propioa du, ekainaren 16ko larunbatean bertan, Gastronomi Jardunaldiaren baitako azokan Anboto Burdindenak jarriko duen stanean eskuratu ahal izango duelarik nahi duen guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera