Manuela Carrasco ermuarraren lana izango da 2012ko Santixauetako kartela

15.06.12
Kultura eta Gazteria

Manuela Carrasco ermuarra Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen asteazken arratsean herriko Jai Batzordeak egin duen bere azken bileran. Ermuarraren lana ordenagailuz egina dago. Diseinuari dagokionez, autoreak txarangen aurkezpeneko ekitaldian oinarritu da. Kalejira horretan konpartsa kideei leihoetatik botatako ura helarazten zaieneko unea adieraziz. Txarangeroek firguratibo eta kolore ezberdinetakoak dira, lepoan zapiak jantzita daramatzatelarik. Lau leiho ikusten dira eta horietako bakoitzean suziriak. Albo batean Ermuko jaiak irakur daiteke.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hamasei lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, Luis Aragoneses eibartarraren lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu