Ekoizleen XII. azokak amaiera emango die aurtengo Gastronomia Jardunaldiei
Gastronomia Jardunaldia, bere azken txanpan sartu da. Nolanahi ere, oraindik eta igandera artean badugu zer ikusi, edan edo dastatu. Bihar egun nagusia biziko dugu plazan egingo den azokaren hamaikagarren edizioarekin. Berrogei erakusle inguru bilduko dira herriko plazara bere produkturik gorenenak erakutsi eta dastatzera emateko. Aukera zabala egongo da, besteak beste, jatorrizko izendapendun ardoak, sagardoak, txakolinak, olioak, pateak, perretxikoak, marmeladak, kontserbak, gaztak, gozoak, txokolatea eta beste hainbat produktu. Batzorde antolatzaileak saria emango dio postu onena jartzen duenari.
Arratsaldean, izena eman duten herritarrek bakailao txapelketan parte hartu ahal izango dute. Ondoren adierazten ditugun etxeak lehiaketa babesleak dira: Elgoibarko Bacalao Alkorta eta 5 Valles olioa. Irabazleari 150 euro eskudirutan eta diploma emango zaizkio, eta bigarrenari, berriz, 50 euro eta diploma. Arratsaldeko zazpietatik aurrera txindurri dantza taldeko kideek txistorra eta edaria salduko dute 1,50€ren truke. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua Txindurriko kideei emango zaie laguntza gisa, taldearen jarduera finantzatzeko.
Gauez herriko dendak zabalik egonen dira hamar eta erdietatik goizaldeko ordu batera bitartean. Gau berezia izango da eta merkatariek deskontuak egin eta opariak egingo dizkiete bezeroei. Aldi berean, herriko hainbat puntutan kultur jarduerak edukiko ditugu.
Gaur kontserba-modu tradizionalari buruzko hitzaldia eta dastatzea
Gaur arratsaldean, Olasagasti Kontserbak enpresako kide Mateo Orlando eta J. Mª García kontserba-modu tradizionalari buruzko gauzak erakutsiko dizkigute horiek dastatzen ikasteko eta ondoren horretan ere gidatuko gaituztelarik. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Ekitaldia zuzeneko folk musikaz girotuko du, Adunia taldeak joko baitu dastatzea egiten den bitartea.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera