Beldur Barik 2012, gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa zabalik da

19.06.12
Berdintasuna

Beldur Barik ekimenaren xedea da gazteen artean balio positiboak sustatzea: zehazki, haien arteko harremanetan errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea.

EUDELek bultzatuta sortu zen, eta euskal erakunde guztien babesa dauka; programaren baitan, askotariko jarduerak gauzatzen dira euskal udaletan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan.

Erakunde, herritar eta gizarte-eragileek osaturiko partaidetza sare zabal bat sortzea da asmoa, gazteen artean indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko.

Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei begira antolatutako jarduera da, eta hauxe du helburu: programak aldarrikatzen dituen jarrerak eta mezuak ikus-entzunezko formatuan erakusten dituzten adierazpen artistikoak saritzea.

Zabalik dago 2012ko Beldur Barik! programa, Hamaika Jarrera, Hamaika Aukera! izenburupean. Lehenengo jarduera ikus-entzunezko lehiaketa izango da, gazteen arteko harremanetan balio positiboak sustatzea xede duena; zehazki, errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea.

Aurten, irudi berri batekin datorkigu Beldur Barik: komikiaren estetikaren ukitua du irudi horrek, eta, irudi errealaren eta marrazkiaren bidez, eguneroko bizitzako hainbat egoeratan “heroi” modura ageri diren neska gazteak erakusten ditu.

Beldur Barik Ermua 2012

Emakueentzako udal Jabekuntza Eskolatik urtean zehar bultzatzen ari da programa hau etengabe: helburu horrekin hainbat tailer egin dira eta horietako bat Beldur Barik ikus-entzunezkoak, titulukoa izan da, beldurbarik jarrera gazte ermuarren artean lantzeko eta horien parte hartzea lehiaketan sustatzeko. Lehiaketa sari orokorrez gain, Berdintasun udala sailak beste 300€urotako sari bina emango ditu, bana kategoria bakoitzeko (12 urtetik 17ra bitarteko kategoria eta 18 urtetik 26ra artekoa). Sari hauek eskuratzeko aukera izateko parte hartzaileek Ermuan erroldaturik egon beharko dute.

Lehiaketa jada zabalik dago, urriaren 31ra bitartean lanak aurkeztu ahal izango dira. Ermuko ataleko oinarriak lasterbidez uzten dizuegu.

Azpimarra behar da, Ermuko lehiaketara aurkezturiko parte hartzaileek orokorrean ere parte hartu ahal izango dute, bateragarri baitira. Hori bai, bi kopia bidali behar dute, bat casadelamujer@udalermua.net postontzira eta bestea jarrera@beldurbarik.org helbidera.

Ermuko sariak nori egokitu zaizkion azaroaren 22an ezagutaraziko dira, Lobianon egingo den jaialdiaren barne. Ekitaldi horretan herriko gazteek lehiaketara aurkezturiko lanak emango dira ezagutzera.

Lehiaketara aurkezten diren guztiek azaroaren 24an egingo den BeldurBarik Topaketan parte hartu ahal izango dute, aisialdi egunez eta tailerrez gozatzeko eta lehiaketa orokorreko sariak eskuratu dituztenak ezagutzeko aukera edukiaz.

Argibide gehiagorako joan Emakumeen Topagunera –Izelaieta 12an- edo deitu bertako 943 171030 telefono zenbakira, edo ikus bere mikrosite gunea.

Beldur Barik! urtez urteko programa gazteen artean indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko xedez sortu zen, 2009an, Eudelek bultzatuta eta berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen ekimenez. Gaur egun, euskal erakunde guztien babesa dauka programak: Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Ekimenarekin lankidetzan dihardute, gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta EITBk.

Programaren baitan, sentsibilizazio eta zabalkunderako ekimenak bideratzen dira euskal ikastetxeetan eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); era berean, aipatzekoa da Beldur Barik! Topaketa ere, gazteentzako prestakuntza tailerrak, eztabaidak eta jarduera ludikoak biltzen dituena.

Beldur Barik programa 2012. urte osoan garatuko da, honako 3 ildo hauen inguruan:

  1. Adierazpen artistikoen ikus-entzunezko lehiaketa.
  2. Tokian tokiko ekimenak, udaletan, eta jarduera globalak, hiru herrialdeetan, komikia ardatz hartuta.
  3. Azaroaren 25eko kanpaina (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna) eta programaren itxiera, Beldur Barik 2012 Topaketan, azaroaren 24an (larunbata).

Beldur Barik III. Lehiaketa

Beldur Barik! lehiaketa gazteei begira antolatzen da (12 eta 26 urte bitarteko gazteei begira). Hirugarren urtea du aurtengoa, eta aurreko deialdian 250 lanetik gora aurkeztu ziren; bistan da, beraz, arrakasta handia duela eta urtez urte sendotzen ari dela.

Lanen formatua: ikus-entzunezkoa (bideoak, argazkiak, musika…), eta edozein diziplina artistiko erakusten duena (dantza, pintura, performancea, antzerkia…). Banakoek egindako lanak nahiz talde, elkarte, ikastetxe edo ikasgeletan egindakoak aurkeztu ahal izango dira.

Sailak: lehiaketan, bi sail bereizi dira: 12 eta 17 urte bitarteko gazteen saila, eta 18 eta 26 urte bitartekoena.

Hiru sari: sail bakoitzeko bi sari banatuko dira, 1.000 eurokoak. Ikus-entzunezkoen arloan adituak diren kideek eta erakundeen ordezkariek osatutako epaimahai batek emango du sail horien gaineko epai ofiziala (azaroaren 16tik 19ra bitartean). Eta beste sari bat ere izango da, 300 eurokoa, Beldur Barik programaren YouTubeko kanalaren bidez egingo den herri-bozketa bidez (azaroaren 14ra bitartean) aukeratutako lanarentzat.

Saridunen izenak ezagutzera emateko, azaroaren 24a aukeratu da; hain zuzen ere, egun horretan egingo da Beldur Barik Topaketa, urtero antolatu ohi den jaialdia, eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta jarduera ludikoak biltzen dituena.

Parte hartzeko epea: lanak aurkezteko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Proposamenak posta elektronikoz igorri behar dira, honako helbide honetara:jarrera@beldurbarik.org.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko