‘Desdermua’ doako egunkaria argitaratu eta banatu du ekintzaile ermuar batek
Francisco Javier N. G. ermuarrak ‘doako egunkaria’ argitaratu du eta banatu herrian, ‘Desdermua’ titulupean. Editoreak gizarteari aurkeztu berri dio bere proiektua, zero zenbakia kaleratu eta herriko etxebizitzetara banatu baitu, orain egun batzuk. Lehen aleak maiatzeko data darama eta “doako toki egunkaria, ermuarrek egindakoa Ermuarentzat” dela dio. Argitalpena elebakarra da, gaztelaniaz idatzita baitago, guztira hamasei orri dituelarik. Prentsa paperezko zazpi mila eta bostehun ale argitaratu eta banatu ditu etxebizitzetara eramanez eta iragarkiak sartu dituzten taberna eta dendetan utziz, eta baita hainbat zerbitzu eta bulegoetan ere.
Ekintzaileak bere enpresa proiektu berria publizitate eta iragarki espazioen bidez finantzatzea espero du. Editore eta ekintzailearekin harremanetan jartzeko interesdunek bi aukera dituzte, 943 17 32 89 eta 639 97 17 08 telefono zenbakietara deitzea eta publiermua@yahoo.es posta elektronikoko helbidera idaztea. Aurkezpen eta estreinakoz zenbakiak portadan dakartza saihesbidearen alde Bilbon egindako manifestazioa eta Izarra Centre eraikinak suposatzen duen etorkizun apustua gai nagusi gisa. Eta bigarren maila batean Udalak 2011 urtealdian izandako superabita, fatxadak berriztatzeko laguntzen araudia eta Herri Muga elkartearen jarduera eta gabarra Errege Kopa eta Europa League finalen egunetan. Atzeko azalean argazki inkesta ematen da, herriko albiste hutsez argitalpena argitaratzeari buruzko iritziak jasoz.
Barrualdeko orrialdeetan UKEren udako Kirolaz Blai kanpainaren edo Antxitxiketan eta udal euskara zerbitzuaren udalekuen berri ematen da; atzerako makina hondeatzailea gidatzen ikasteko ikastaroa; Jubilatuen bidaia eta Bizkaia etorbideko autobus geltokian jarritako markesina berria, beste hainbaten artean.
Zutabe gorrixka batean esaten denez “herrian ekimen berritzailea da argitalpena, bertakoak idatzitakoa Ermuarrontzat. Aldizkaria sortzen da informazioa (egiazkoena eta kontrastatuena) herriko etxe guztietara eta toki publikoetara helarazteko banaketa bidez”. Eta jarraian asmo adierazpen gisa ondokoa gehitzen du “soilik herrian gertatzen denari buruzko informazioa da, uste dugulako jendeak hurbileko eta auzoko informazioa nahi duela”.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera