Andaluzia zeharbidea: bizitegi-kalea
Andaluzia zeharbidearen sarreran seinale bertikal errektangeluar bat jarri da, urdin kolorekoa irudi zuriekin. Seinalean oinezko bat, baloiarekin jolasten ari den haurra, etxe bat eta auto bat azaltzen dira, kalea irudikatzen duen marra batez bereizita. Seinalearekin batera beste seinale bat dago, abiadura 10 km-ra/orduko murrizten duena.
Zer esan nahi du?
Bizitegi-kale batetan sartuko garela, oinezkoentzako kale batetan, eta zirkulazio-gune osoa okupatu dezaketela hirian egin ohi diren jardueretarako: paseatu, erosketak egin…
Jolastu ere egin daiteke, nahiz eta oinezkoek ere beraien partea jarri eta, ibilgailuen gidariei behar gabe trabarik egin barik, espazioa konpartitu beharko duten.
Bizitegi-guneetan ibilgailuak joan-etorrian ibil daitezke, baina kaleak zeharkatzeko bakarrik. Zirkulatzeko abiadura gehienez ere 10 km-koa da orduko, horregatik, kale horretatik ibilgailua gidatzen dutenek oinezkoei emango diete lehentasuna eta kolore zuriko bide-markak dauden lekuetan aparkatu.
Pinturak, bide-seinaleak eta gainerako seinaleek argi adierazten dute gune berezian gaudela
Ibilgailua espaloian aparkatuta dagoela ez ahazteko eta bi atarien artean seinaleztatutako pasabidetik oinezkoen joan-etorria ez oztopatzeko, bi gontz jarri dira.
Bestalde, aparkalekuak berriz pintatu dira, eta pertsona minusbaliatuentzat erreserbatutako aparkalekuaren kokalekua aldatu, espaloi ondora eramanez. Horrela aparkaleku bat irabazi da gune horretan.
Gainera, kaleak dituen irtenguneak, gurpildunentzako gunea eta espaloiak mugatzen dituztenak. horiz pintatu dira. Lehen granate kolorekoak ziren, baina kolore horia eman zaie hobeto ikusi ahal izateko.
Udaltzaingoak ibilgailuen zirkulazioa eta aparkamendua kontrolatzen jarraituko du Andaluzia zeharbidean, indartsuek ahulei zor dieten errespetuaren printzipioa aplikatu eta pertsonen babesari lehentasuna emanez. Horretarako, arau-hauste ohikoenak salatuko dituzte, hala nola bigarren ilaran aparkatzea, zebra-bidean edo pertsonak ibiltzeko erreserbatutako espaloietan.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan