San Juan sua, plazan egingo da

22.06.12
Gizartea

Euskal Birusa elkarte euskaltzaleak antolaturiko San Joan sua ospatuko da bihar, Orbe Kardinalaren plazan. Ekitaldiari hasiera emango zaio gaueko 20:00etan, ordu horretarako iragarrita baitago suaren piztea. Programan iragarritakoaren arabera, Pispillu abesbatzak parte hartuko du, irrintzi lehiaketa egingo da eta axuri beltza dantza eta korru dantzak dantzatuko dira. San Joan bezperan beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu plazan: besteak beste ,"Axuri Beltza"ren dantzaldia, Pispillu abesbatzaren kantaldia, giro ona, suzko zezena, eta noski, eguneko protagonista izango den sua eta txinpartak. Udal honek ekitaldia diruz laguntzen du.

Aurtengoan Euskal Birusak herritarren laguntza eskatu du egunean bertan su ingurua zaintzeko,umeengan arreta berezia ipintzeko, istripurik gerta ez dadin,sutara botatzen diren paperak orden eta errespetuz bota daitezen. Suaren inguruan 10 pertsona beharko dituela adierazi du ingurua babesteko.

Horrez gain, elkarteak eta udal ingurumen-hezkuntza zerbitzuak ohar bat zabaldu dute plazan biltzen diren ikusleei –gazte eta ikasleei batez ere- birziklatu daitezkeen liburu, apunte edota tamaina handiko paperik ez ditzaten bota sutara.

Oharrak, hitzez-hitz ondokoa dio: “Urtean zehar agenda 21 garatzen eta betetzen ari gara, gure hondakinak birziklatuz, eta horrela jarraitzeko momentu egokia da San Juan sua.

Hau dela eta antolatzaile garen Euskal Birusa taldea eta Ingurugiro Hezkuntzaren Udal Zerbitzutik ondorengo eskaera egiten dizuegu: zuen nahiak eta ilusioak bete daitezen sutan erreko ditugun paper txikietan zuen nahi eta eskaerak idatzita ekar ditzazuela.

Liburu eta apunteek bizitza berri bat izan dezakete anai-arreba edo lagunei uzten badizkiegu. Edo bestela edukiontziak erabiliz birziklatze sistema luze eta amaiezinari lagunduko dio. Horrez gain, informazio gehiagoko lasterbidez Euskal Birusaren flicker sare sozialera sar zaitezkete, iazko edizioko argazkiak ikusi nahi badituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera