San Pelaio jaietan dago aste honetan

25.06.12
Kultura eta Gazteria

San Pelaio auzoa patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu aste honetan. Egitaraua batez ere umeentzat izango da eta gaur bertan hasiko. Gaurtik hasi eta ostegun arratsaldera artean jolas tradizionalak egingo arratsaldero. Iragarrita daude arrautzarena, zaku-lasterketa, bizikleta geldoak, eta abar. Jolasak parkean egingo dira arratsaldeko zazpietatik gaueko bederatzietara bitartean.

Asteburua iristearekin bat, jardueren kopuruak gora egingo du. Ostiralean San Pelaio auzoan dauden kirol instalazioak bisitatzeko txangoa egingo da, goizeko hamar eta erdietan. Arratsaldean auto elektrikoen erakustaldia eskainiko du Slot Ermua taldeak, hainbat pista jarriko dituelarik. Arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean.

Larunbatean ohiko meza egingo da auzoko baselizan, goizeko 11etan. Arratsaldean herrian ditugun hainbat futbol elkartek elkarren arteko partidak jokatuko dituzte Ongarain, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Real Madrileko ‘Drakkars Blancas’, Errealaren ‘Aurten Bai’ eta Bartzelonako ‘El Centenari’ kideen artean jokatuz.

Igandean gaztetxoen puzgarriak edukiko dituzte egun guztian zehar, goiz eta arratsaldeko ordutegian. Bostetan maskota lehiaketa egingo da eta seietatik aurrera disko musika jarriko da dantza egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu