EMOEren 400 euroko saria Lorena Moral Martinentzat

25.06.12
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zozketaturiko 400 euroak Lorena Moral Martini egokitu zaizkio. Saria erosketa taloietan eman zaio, kopuru hori herriko establezimenduetan gastatu ditzan. Zozketa ‘Gauez irekita’ ekimenaren barne egin zen aurreko asteko larunbat goizaldean. Gau horretan erosketak egin zituzten pertsona guztien artean egin zen eta EMOE positibotzat jo du bigarren edizioa. Ticket sariduna Ikatz argazki dendakoa zen, hori boluntario batek atera zuelarik, bildutako frogagiri guztien artetik. Zozketa herriko plazan egin zen goizaldeko ordu 2etan.

EMOEk oso positibotzat jo du ‘Gauez irekita’ ekimenaren bigarren edizio hau. Jarduera ugari egin ziren adin guztietako pertsonentzat. Dendetara hurbildutako bezeroek abantaila eta opari asko izan zituzten. Ermuar ugari atera zen kalera ekainaren 16ko larunbatean eskaintza kultural zabalaz gozatzeko eta denda eta bernetako sustapenez aprobetxatzeko. Ermuarrek ez ezik, Eibartik, Elgoibartik, Markinatik eta Ondarroatik etorritakoak ere izan genituen, ticketetan jarritakoaren arabera. Euriaren beldur izan arren, aurreikusitako jarduera eta egitaraua gauzatu ahal izan zen ateri mantendu zelako.

Jarduera asko, giro ona eta jende ugari kalean nahiz establezimenduetan

Egitarauari San Pelaion eman zitzaion hasiera, txikientzako koltxoi eta zezen mekanikoarekin. Jarraian, Piraten kalejirak txikienak gidatu zituen altxorraren bila. Slot elkarteak Goiko parkean jarri zituen scalextriceko bi pistak gazte eta ez hain gazte direnen ikusmina ase zuten. Abiadura lasterketa hainbat korritu ziren auto klasikoekin.

Rock and Road musik ataldeak ikusle eta jarraitzaile pilo abildu zituen Konbentukoa kalean eskainitako kontzertuan. Chilla out gunea jendez gainezka egon zen zabalduz enetik, erosleek musika lasaiarekin atseden har zezaten. Sutegi Antzerkiko kideek gau osoan zehar dendarik dena ibili ziren, bezeroei irribarreak ateraz.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera