E28: Sexu-aniztasun eta –askatasunaren aldeko nazioarteko eguna
Aste honetan ospatuko dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Egungo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.
Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu. Emakumearen Topagunean ‘Argazkigintza lesbikoa lehiaketaren III. edizioaren argazkiak jarri dira ikusgai, ekainaren 29ra bitartean. Erakusketa hau LGTB Gehitu elkartearen eskutik ekarri da.
Ekainaren 28ko ospakizuna dela-eta, udal liburutegiak irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz bertan. Material horiek adin guztientzako eta interesa dutenentzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal Liburutegiak. Horretara lasterbidez lotura uzten dizuegu. Gidaren aleak zerbitzu bi horietan har daitezke.
Horrez gain, Ermuko Emakumeen Asanbladak, Ermuko Berdintasunaren aldeko Zipriztintzen gizon taldeak, hainbat jarduera antolatu dituzte aste honetarako, Berdintasunerako sailaren laguntzarekin. Jarduerak ondorengoak dira:
- Ekainaren 22tik 29ra. Bideo pantaila Zubiaurre 21
- Kartel, bideo eta abarren erakusketa birtuala
- Ekainak 28, Orbe Kardinalaren plazan
- Sexu-aniztasun eta -Askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna
- 18:00: Sexu-aniztasun eta -askatasuna aldarrikatzeko pankartak egitea.
- 19:00: Sexu-aniztasun eta -askatasunaren aldeko Kontzentrazioa.
- 19:30: Manifestuaren irakurketa eta Ermuko Andrabanda Feministaren “aldarrikapenezko danbor-jotzea”.
- 20:00: Sexu-aniztasun eta -askatasunaren aldeko brindis sinbolikoa.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera