Zine programazioak agur esango irailera arte, Un lugar donde quedarse-ren proiekzioaz

26.06.12
Ermua Antzokia

Paolo Sorrentino zuzendariaren ‘Un lugar para quedarse’ filmak agurtuko du ekaineko zine programazioak. Proiekzio hau azkena izango da frailera bitartean, Antzokia itxita egongo baita udan. Irailean zine komertziala, haurrentzakoa nahiz zine-kluba eta gainerako ikuskizunak bueltatuko zaizkigu. Aste honetakoa road movie tragikomikoa da, Sean Penn aktoreak protagonizatzen duena. Pennek maldan behera dagoen rock musika izar baten papera egiten du, Estatu Batuetan barrena lasterketa zoro batean murgilduta dagoena, bere misioa bete ahal izan asmoz.

Cheyenne rock izar zaharra da. Dublinen bizi da, egile eskubideek ematen diotenetik. Edadetua izan arren, itxura gotikoa mantentzen du. Bere aitaren heriotzaren ondoren New Yorkera doa bizitzera. Aitarekin harremanik ez zuen arren, New Yorken jakiten du bere aitak obsesio bat zuela buruan: jasandako laidoaz mendekua hartzea. Cheyennek mendeku grina hori bere egingo du, Amerika barrena egingo duen bidaiari ekinez.

Un lugr para quedarse filma arratsaldeko zortzi eta erdietan proiektatuko da. Filmak 118 minutu irauten ditu eta sarrerak hiru euro eta erdi balio du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako