Danok bat taldea garaile, alebinen arteko VI. Txapelketan

27.06.12
Kirolak

Danok bat taldea garaile suertatu da azken asteburuan Ermuan jokatu den alebinen arteko VI. Txapelketan. Bilbotarrak mendean hartu zuten Erreala, penalti jaurtiketan. Hori horrela erreala txapeldunorde izan da, iazko titulua berreskuratzeko aukera galduz. Begoña auzoko bilbotarrek iaz hirugarren postuan amaitu zuten txapelketa. Finaletarako txuri urdinak eta bilbotarrak sailkatu ziren, igande eguerdian jokatuz partida hori. Azken txistuaren ondoren emaitza banakoa zenez, penaltiak bota behar izan zituzten. Emozio ugariz bizitako penalti-tandaren ondoren bilbotarrak suertatu ziren garaile, 2-3 emaitza lortuz, donostiarrek kale gehiago egin baitzituzten.

Partidaren ondoren sari banaketa egin zuten Gaztela-Mantxako kultur etxeko ordezkari eta antolatzaileek. Hainbat sari, Kultura eta Gazteria lorretako zinegotzi, Lorena Lopezek eman zituen, antolatzaileekin batera. Afizio onenarena Albacetetik etorritako Al Basit, Futbol Eskolari egokitu zitzaion. Herriko goleatzaile onenarena Julen Vivian ermuarrarentzat izan zen, eta Ermua F.T.an kide duen Peio Lopezek atezain onenarena jasoz. Txapelketako atezain onena Danok bat taldeko, Erlatz Pérezi eman zitzaion.

Errealeko Aitor Iriondok txapelketako jokalaririk onenaren sari berezia hartu zuen eta Ander Berasaluzek txapelketan zehar gol gehien lortu dituen jokalariarena.Laburbilduz, kirol eta futbol zaletuen arteko giro paregabea, ikusle ugari eta eguraldia lagun izanik, aurtengo edizio arrakastatsuak agur esan du datorren urtekora artean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da