‘Elektrojaia’, musika elektronikoaren etengabeko jaialdia

28.06.12
Kultura eta Gazteria

Musika elektronikoaren jaialdia –Elektrojaia- ospatuko dugu Ermuan asteburuan. Ekimena Beti-txarto musika elkartean bildutako taldeek sustatzen dute. Ekimenak udaleko gazteria zinegotziaren laguntza jaso du. Eta baita hainbat establezimendu eta tabernena ere. Edizio honetako nobedadea ostiralean bertan aurre festa izango dela da, larunbatean egun guztiaren aurretik.

Egitarauari bihar emango zaio hasiera, arratsaldeko zazpietatik gaueko 11etara bitartean plazan egingo den jaialdiarekin. Giro berezia, musika barietate ezberdinak entzuteko aukeraz (''deep house'' eta ''pech house'') eta atseden hartzeko terraza (chill out-a). Garagardoa hartzen dutenek kartila jasoko dute eta hori betez gero, argazkia atera ahal izango dute suge pitoi albino birekin. Horrez gain hainbat stand izango dira, non tatuajeak eta ile eta aurpegiko estilismoak egin ahal izango diren.

Jarduerak etenik gabe eta hamabi orduz musika elektronikoaren jaia proposatzen du. Jaialdia Baldespinako Markesaren parkean gauzatuko da. Antolatzaileek iragarri dutenez txosnak izango dira eta, azpiegiturari dagokionez, soinuarentzat watiorik ez dafaltako, ez eta argi eta ikus-entzunezko ikuskizunak, bideo-jockeya eta, batez ere, giro aparta. Giro ezberdinetako zonaldean prestatuko dituzte, ‘chill-out’, ‘''tech house’ eta ‘''techno classics’ giro eta barietateak entzun eta lasai egoteko.

Kartelak iragartzen duenez su ikuskizun tribala ere izango da, malabarerak ikusteko aukera emango digutenak. Baita ere performanceak , gogo dantzariak eta tatuaje egileak. Perkusioak ere, nola ez, bere tartea izango du, eta horretan ‘Txanpras’ musikara ermuarra arituko da, Denis eta bere danborrekin batera. Egunean zehar zenbait DJ musika txandaka jartzen arituko, besteak beste, David Medina, DJ Voz, Javiersky, Alexander M., Fey, Stan Garac, Erikss, Panu, Juanan eta B. Gutierrez, Asier eta Araujo, Sebita, DJ Silva, DJ APA, KarLoops eta Jon Cid. Jaialdia goizaldera arte luzatuko da.

Gauean, arratsaldez izandako txoko eta gune bereziak mantenduko. Gauez malabareren eta sua uztartzen dituen ikuskizuna egingo da. Horrez gain, dantzari animatzaileak (gogoak). Goizaldera bitartean musikak jarriko du.

Bideoaren irudia

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu