Bi nahiko ez, hiru nahiago: Espainia eta Italiaren arteko finala San Pelaion
San Pelaioko parkean eta pantaila erraldoian jarraitu ahal izango dute ermuarrek, Espainiak eta Italiak jokatuko duten Mundu kopako partida finala, nahi izanez gero.Udalak tamaina handiko pantaila kontratatu eta jartzeko erabaki hartu du, asteazken gauen Espainiako selekzioak Portugalekoari irabazi eta finalerako txartela ziurtatu eta gero. Azken egunetan, hainbat biztanlek alkatetzari nahiz zinegotzi ezberdinei pantaila jartzeko eskaerak egin dizkiete, selekzioa berriz finalerako sailkatzen bazen. Vicente del Bosque entrenatzaileak zuzentzen dituen jokalariak jada, berriz kopa irabazteko aukera eskuetan dute, 2008an egin bezalaxe.
Gure udalak aurreko beste hainbat egunetan, -selekzio nazionalak eta Athleticek jokatuta final garrantzitsuetan- dimentsio handiko pantailak jartzeko zerbitzua kontratatu izan du baita ere. Estreinakoz, pantaila San Pelaixon jarri zen selekzioak Eurokopako finalera iritsi zenean, partida hura eta txapelketa irabaziz. Bigarrenez, 2009ko maiatzean izan zen Athleticken Errege kopako finalean Bartzelonaren aurka neurtu zenean. Gerora Mundialekoa etorri zen eta aurten bertan beste bi aldiz jarri da, Athleticek Europa League eta Kopa finaletan. Aurreko egun horietan ehunka pertsona bildu ziren parkean, norgehiagokak pasioz jarraitzeko. Egoera ekonomikorik onenean ez gauden arren, aurrekari horiek ikusita ez da egon ezetz esateko modurik.
Hori horrela, udalak ikus-entzunezkoetan aditua den enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu, zeinak tamaina handiko pantaila jarriko duen igandean San Pelaio parkean. Partida iluntzeko bederatziak laurden gutxiagotan hasiko den arren, enpresak seinalea eskaintzen hasiko da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Partida aurreko kontu guztiak jarraitu eta girotzen hasi ahal izateko.
Pantaila erraldoiaren ezaugarri teknikoak
- 6 mm-tako led teknologiako pantaila, eguneko nahiz gaueko argiarekin ikusteko balio duena.
- Neurriak 512 x 288 (azalerak ia 15 metro karratu ditu)
- Soinua: 6000 Wko potentzia.
- Altxatzeko egitura eta soinu ekipoa uztartzen dituena
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke