Ermuko Futbol eskolak, denboraldiari amaiera emango dio
Ermuko Futbol eskolak amaiera emango dio aste honetan, aurtengo denboraldiari. Eskolako bi taldek aste honetan zortziko taldeen artean jokatuko den Donosti Cup txapelketan parte hartuko dute. Eskolaren partaide dira, Ermuko Kirol Elkartea, Athletic Fundazioa eta Ermuko udal Kirol Erakundea.
Zentroak eskerrak eman nahi dizkie entrenatzaile, langile, familia kide eta, batez ere, ikasturtean parte hartu duten ehun eta hirurogei (160) neskato mutilei, egindako lana eta jarrera onagatik.
Babesleen ekarpena ere aipatu dute, oso garrantzitsua delako eta horiek emandakoaren osagarri gurasoena aipatu dute, azken hauek jokalariak eraman eta ekartzen baitituzte entrenamendu eta partidatatik.
Zentroaren filosofiari jarrai eta aurreko urteetan egin bezala, hastapen kategoria hauetan xede nagusia kirolean eta pertsona alorrean partaide gaztetxoen garapena izan da, oso giro jatorrean.
Denboraldi hasieran ezarritako helburuak lortu dituztela deritzote. Horren adibidea, 8 urtetik 12ra bitarteko gaztetxoen taldeek 50 futbol partida jokatu dituzte, herri, lurralde, lurralde arte eta nazioarteko txapelketetan. Partida horietan 7 (Bizkaia), 8 (Gipuzkoan) eta 9 (Frantzian) eta 11 jokalariekin jokatu dituztelarik.
Entrenatzaileen lana sustatu da, esperientzi eta eskarmentuan gora eginez, materiala didaktikoak landuz eta taktikako ezagutzetan ere aurrera egin baitute.
Futbol eskola doakoa eta ekimenean nahi duten neskato mutilak har dezakete parte. Ermuko Udalak finantzatzen du , UKEren bidez, baita ere Ermua Kirol elkartearen bidez, eta Athleticek eta bere Fundazioak ipintzen dutenaren bidez, kirol teknifikaziorako –Lezama txiki deritzanak- hitzarmenaren barne.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da