Ume! utziok pilota horrekin izorratzeari! (J.M. Serrat)
Zaratez kokoteraino!
Kale edo plazetan bizi direnak sarri kexatzen dira haur, gazte eta ez hain gazteek futbol-edo saskibaloi-zelai moduan erabiltzen dituztelako plazak eta espaloiak, eta ezorduetan gainera. Nahi duten beste denbora egoten dira arauzko futbol-baloiekin baloikadak ematen, eta ez dira hondartzako pilotatxoak, ez, etxeen paretak zikinduz eta zartatuz, eta halako batean baloiren bat leihotik egongelara sartzeraino.
Gaueko hamarrak arte baloikadak jasan behar izateagatik ere kexatzen dira. Ordu asko dira beraien leihoetatik metro gutxira baloikadak jasaten, garrasiez gain, horrek ez baitie uzten etxean atseden hartzen, irakurtzen, telebista ikusten edo siesta egiten patxadan egoten.
Baloikada bakoitza izugarri desatsegina da, eta laster bihurtzen da haserregarria benetan edozeinen nerbioentzat, jasaten dituzten pertsonen pazientziarentzat batez ere, zaratez gogait eginda.
Noizbait, zoritxarrez, 12 urteko mutikoren bat oilar jarri zaie auzotarrei, egiten ari dena gaitzesteagatik.
Egia da batzuetan gurasook ez garela gure seme-alabek egiten dutenaz arduratzen, eta plazan utzita galdu egiten dugula haiek zaintzeko ardura. Umeek horixe daukate: gurasoek kontrolatzen ez badituzte, basati hazten direla, eta auzotarrek jasan behar dituzte. inolako errurik eduki barik.
’Zoro txiki horiek’
Denbora asko ez dela umeok, eta ez hain umeek herriko kale eta plazetan baloiarekin jolasten genuen, askotan gauez ere bai, kale-argien argitasuna aprobetxatuz. Kalea zen baloiari ematen, taldekideei pasatzen ikasteko lekua, eta jolastea posible zen, kotxe gutxi eta apenas zirkulaziorik zegoelako.
Eszenatokia kalea bazen, protagonista nagusia baloia, leku guztietan zegoelako: etxean, kalean, ikastetxean, lanegunetan, larunbatetan, igande eta jaiegunetan, beti generaman gurekin leku guztietara.
Kalean jolastuz irudimena eta sormena lantzen genituen, guztiok gogoan ditugun futbol-jokalari iaioen hazleku eta ikaslekua izateaz gainera.
Gaur egun kalean baloiaz jolastea pentsaezina da gure gizartean, hiriguneetan gutxienez, zirkulazio handia egoteaz aparte, kaleak eta plazak autoak aparkatzeko erabiltzen ditugulako.
Ezin ditugu, baina, gure umeak ghettoan, plastikozko burbuila batetan sartu, minik har ez dezaten, ez eta hormak beltzez pintatu zikindu ez daitezen. Zer nolako mundua (elektronikoa?) eraikitzen ari garen gazteentzat pentsatu behar dugu pixka bat. Hemendik urte batzuetara telebistatik ematen dituzten partiden bitartez, kontsoletako bideo-jokoen bitartez eta historia liburuen bitartez bakarrik jakingo dute baloia zer den. Gaur egungo neskato-mutikoak, etorkizuneko mediku, igeltsero, irakasle eta tornulariak, gure herri honen norabidea bideratuko dutenak, irudimenik eta askatasun barik haziko dira.
Haztea, asaldatzea, zikintzea, korrika egin eta oihuka ibiltzea, jolastea, imajinatzea, bihurrikeriak eta txantxak egitea… haurtzaroaren ezaugarriak dira guztiak, eta beharrezkoak pertsonen heziketa eta garapenerako.
Egia da, bestalde, pilotak molestatu egin ditzakeela auzotarrak, egia da baita ere haurrek alamena ematen dutela sarri; Ume! Utziok pilota horrekin izorratzeari! zioen Joan Manuel Serrat-ek “Esos locos bajitos” bere kantan.
Baina…horrenbeste molestatzen al gaitu ume bat pilotan jolasten plazan aritzea? Nork ez du jolastu? Ez al dugu guztiok kalean jolastu?
Umeek beti molestatu dute pilotarekin, ez da nobedadea, eta belaunaldietan bizi izan dira helduak umeekin batera espazio publikoetan: guraso edo aiton-amonak jarlekuetan hizketan ari ziren bitartean, txikiak jolasean ari ziren ¡aita, begira hau! oihukatuz, auzotarren bati pilotakada bat ematen zioten, edo jausi eta sudurretik odoletan etortzen ziren, eta nahikoa zen komuneko paper-bola bat egin eta sudur-zuloan sartzea odoljarioa mozteko, baloikada hartzen zuen auzotarrari barkamena eskatzea eta gehiegikeriaren bat egiten zutenean kargu hartzea.
Gaur ere hala izan beharko luke. Utz diezaiegun umeei pilotarekin izorratzen, umeak dira-eta…
Auzo, kale edo plaza bakoitzeko futbol-zelai bat eduki behar badugu, akabo! Gero eta jolasleku gutxiago dago umeentzat, badirudi jolasteko, haur-parke bigun bat behar dela homologatutako zabuekin… eta bai, ondo daude halako parkeak, baina horiek ere ez dute balio pilotarekin jolasteko...
Apur bat toleranteago izan beharko ginateke eta umeek ere beraien eskubideak dituztela pentsatu: 1959ko azaroaren 20ko Umearen eta Nerabearen Eskubideen Nazio Batuen Adierazpen Unibertsalean jasota dago jolasteko eskubidea,7. printzipioan haurrak jolas eta dibertimenduez erabat gozatu behar duela, eta jolasok heziketara bideratuta egongo direla esaten duenean, eta gizarteak eta agintariek eskubide horren gozamena suspertu behar dutela.
“Serio” hitza “errespetagarri” edo “hezibide oneko” hitzen sinonimoa dela pentsatzen dugu, eta hala ere ez dugu unetxo bat ere dedikatzen gure seme-alabei gaizki eta ongi dagoena azaltzera dedikatzen; zer egin behar duten esaten diegu eta kitto, eta, jakina, horixe da hain zuzen ere beraiek errespetatzen ez dutena.
Bai… posible da beraiekin hitz-egitea, eta horixe egin behar dugu, pertsonak dira-eta, eta geu ere beraien tamainakoak izan gara duela urte batzuk.
Espazio publikoa herritarren bizikidetasun-espazioa da
Hori bai! umeen adiskidea den hiri bat defendatzeak ez du esan nahi hiri-bizikidetasun jokoaren arauei uko egin behar zaienik, bizikidetasunik ez dagoen lekuan ezin da-eta askatasun, segurtasun eta gizabidetasun gunerik eraiki. Espazio publikoa topagune, bizikidetasun eta gizabidetasun-espazio moduan erreserbatu behar dugu, pertsona guztiek zirkulazio-aske, aisia eta jolas-jarduerak bakean eta askatasunean egin ahal izateko, beste pertsonen duintasuna eta eskubideak errespetatuz.
Hala ere, gizabidezkoak ez diren eta halakorik jasateko behar juridikorik ez duten herritarren bizitzan kalte larriak sortzen dituzten.jokabideak ez ditzagun normaltzat jo!
Kalean dabiltzan pertsonak babestu nahi ditugu eta zirkulatzeko eta espazio publikoez gozatzeko inoren eskubidea –espazio bakoitzaren izaera eta helburuaren arabera- ez dadila mugatuta egon, gainerako erabiltzaileen eskubide legitimoak errespetatuta betiere.
Ondorioz, pertsonaren hazte-prozesuan beharrezkoa denez, umeek baloiarekin kalean jolastu ahal izatea suspertu behar dugula uste dugu, betiere kalean ibiltzeko eskubidea daukaten beste pertsonen segurtasun fisikoa, eta pertsona horien segurtasuna eta lasaitasuna bereziki, arriskuan jarri gabe, ez eta eta ondasun, zerbitzu edo instalazio publiko zein pribatuak ere.
Sor litezkeen gatazkak ebazteko orduan sen ona izan behar dugu gidari eta laguntzaile; gomazko baloia ez da, behar bada, arauzkoa bezain bikaina, baina berdin-berdin da dibertigarria, eta baloikada bat hartu duenari min larriren bat egitea saihesten du; edo jolasa unean uneko baldintzei egokitu, ez da berdin-eta plaza erdi-hutsik dagoenean jolastea eta jendez gainezka, jendea paseatzen edo terrazan jarrita hizketan dagoela jolastea… eta gaueko 10:00etatik aurrera ez dela baloiarekin kalean jolasteko ordu egokia pentsatu.
Seme-alabek egindako kalteen erantzukizuna gurasoena da, gurasoen ardurapean baitaude
Halaber, kalean baloiarekin jolasten goza dezaketen umeez hitz egiten dugunean adin-muga bat jarri behar dugu, 10 urte arte adibidez, zeren adin horretatik aurrera umeen futbol-grinak herrian ditugun futbol federatuaren egituren bitartez bideratu baitaitezke.
Azkenik, kontutan hartu behar da guztiarekin ere ondasun publiko zein pribatu bati seme-alabek egindako kalteen erantzukizuna, gurasoen ardurapean dauden bitartean, gurasoena dela.
Hori horrela, Udaltzaingoak kanpaina bat egingo du hamar urtetik beherako umeen kalean jolasteko eskubidea eta espazio publikoaren gainerako erabiltzaileen hiriaz gozatzekoa bateratu ahal izateko, jolasak eta kirol norgehiagoka masibo eta espontaneoak, edo herritarren segurtasun fisikoa arriskuan jarri edo eskubide legitimoak mugatu ditzaketen objektuekin egiten direnak mugatuz.
Adingabeen kasuan, jolasten ari direnean pertsona baten segurtasun fisikoari edo hirugarrenen ondasunei kalteren bat eginez gero, udaltzainek baloia hartu eta Udaltzaingoaren bulegoetara eramango dute. Gurasoak bertara joan beharko dira baloia jasotzera, eta egindako kalteen erantzukizuna beraiena dela gogoraraziko zaie.
Gazteak, edo ez hain gazteak, izanez gero, ezin dela bide publikoan baloiarekin jolastu adieraziko emango zaie, horretarako prestatuta dauden lekuak ez badira. Baloiarekin jolasteari utziko ez baliote, zigorra ezar dakieke, erabiltzen ari diren baloia kautelaz konfiskatzeaz aparte.
Lotutako albisteak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko