Lobiano Elkarteak saria eman dio herri bozketako elektronikoaren irabazleari
Aurtengo pintxo lehiaketako onena aukeratzeko herri bozketa elektronikoan parte hartu dutenetatik, zozketaz egokitu zaion pertsonari saria eman dio Lobiano Elkarteak. Herri bozketa horretan web gune korporatibo honen bidez parte hartu dutenen arteko irabazlea Eva Ávalos Cid andrea izan da. Evak saria jaso berri du udalaren Abiapuntu izeneko bulegoetan. Saria Gastronomicas Lobiano Elkarteko kide den Jesus Portugalek eman dio. Saria ardo eta ur botila-sorta izan da. Horren barne sei botila ardoak eta aurtengo edizioan ura dastatzen ikastetxeko saioan erabilitako Vichy Catalán etxeko produktuak izan dira, eta horiek eraman ditu.
Gure web gune korporatibo honen bidez ehun pertsonatik gora bozkatu zuten. Horietatik baliozkoak izan ziren 112 bozketa eta boto-emaile horien artean egin izan da zozketa. Ekimenaren helburua parte hartzea sustatzea izan da.
Lotutako albisteak
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean