Santixauetako egitaraua etxean jaso dugu

06.07.12
Kultura eta Gazteria

2012ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala jada moldiztegitik atera eta banatzen ari da. Tiradaren 8000 aleak herritarren gutunontzietan banatzen hasi ziren atzotik. 7500 ale banatuko zaizkigu herrian, famili ermuar bakoitzari bana utzita gure gutunontzietan, gainerako bostehunak beste erakundeetara bidaliko direlarik, esaterako inguruko udaletara. Egitaraua hiru formatutan argitaratu da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkenik, aldizkari itxurako formatu handian (A4).Musika atalari dagokionez, aurtengo kontzerturik garrantzitsuenak bi izango dira. Uztailaren 14an ''Su ta Gar'' euibartarrek emango dutena Orbe plazan, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Bigarrena, ''El Sueño de Morfeo'' taldeak emango du uztailaren 21ean, San Pelayo parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera.

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean, azken urteetan egin bezala. Egitarauaren azalean Manuela Garcia ermuarraren kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, Ainhoa Lasuen kazetari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko mezua, euskara sailarena eta tratu txarren kontrakoa jasotzen dira. Horrez gain, aurtengo alean Zezen eguneko paella lehiaketako oinarriak ere erantsi dira guztion ezagutzarako, urtero Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoaren ordez, oso ezaguna baita. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzue kontsultatzeko. Programa ikus eta behera ekar daiteke baita ere, web korporatibo honen sarrerako orrialdean utzi dugun ikonoari eraginez.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan