i2basque Sare Akademikoa Ermuan hedatuko da, Ikerbasquerekin sinaturiko hitzarmenari esker

12.07.12
Erakundea

Zientziarako Euskal Fundazioak -Ikerbasquek- kudeatzen duen i2basque Sare Akademikoan dauden zientzia alorreko ezagutzak partekatu ahali zango ditugu Ermuarrok, hemendik gutxira. Helburu eta xede horrekin Ikerbasque Fundazioak eta Ermuko Udalak sarea gure herrian hedatu eta ezartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaurkoan. Ekitaldian parte hartu dute Fundazioko Presidente eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák eta herriko alkate Carlos Totorikak. Ermua sareari lotzen zaion bigarren udalerria izan da, Barakaldoren ostean. Sare horretan jada badaude Euskadiko hiru lurraldetako hiriburuak.

Ikerbasque Fundazioak Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barne dagoen programa da eta i2basque Sare Akademikoa kudeatzen du, Euskal Herriko I+G+b Erkidegoari banda zabaleko komunikazio sarea eta horrelako azpiegitura bati loturiko zerbitzuak eskaintzea izanik bere helburua. Sarea Izarra Centre eraikinera iritsiko da, enpresa hazitegia bertan dagoelako eta, baita ere, informazio eta komunikazio sektoreko zerbitzu teknologiko aurreratuak eskaintzen dituzten enpresa ugariren egoitza delako. Ikerketa eta zientzia sare horretan jartzen diren ezagutzak herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetara eramatea da Ermuaren asmoa.

Sinadura ekitaldian alkateak Fundazioarekin, sailarekin eta Hezkuntzaren munduarekin lankidetzan jardutea ohorea dela esan du. Agintariaren esanetan balioa eranstearren aldeko erabaki irmoa da, sare teknologikoak errealitate izan daitezen gure herrian, telekomunikazio hornitzaile handiak noiz etorriko pasiboki zain eta geldi egon gabe. “Hornitzaileak akaso etorriko dira edo ez, gehitu du, behar bada 5 edo 10 urte barru”. Alkateak aditzera eman duenez Ermuak bere etorkizuna eraiki nahi du ikuspuntu baikor batetik abiatuta, murrizketa eta doitasun gogor batean mulgildurik gauden honetan, batez ere administrazioan”. Lan ildo estrategikotzat jo du, egunero berritzeko eta modu sistematizatuan egiteko.

Celaá sailburua ere pozik agertu da Ermuak hitzarmena sinatzeko hartutako erabakiarekin eta horrek ekarriko duenarekin. “Ezkortasuna hutsa da, horretan ez dago deus. Atzokoan marra gorri guztiak gainditu ziren eta jaso genituen berri ekonomiko guztiak txarrak izan ziren”, adieraziz. Alkateari eta Ermuari zorionak eman dizkie “ berrikuntzaren aldeko erabakia mantentzeagatik eta etorkizunaren bila industri ehuna aldatu nahi izateagatik. Izan ere, “errazagoa da ikusten eta ukitu daitezkeen gauzetan gastatzea bestelakoetan baino, eta honelako inbertsioa ez da begibistakoa izango”. Hezkuntza sailburuaren ustez, “Ermuak azpiegitura ederrak ditu, sare pasibo eta aktibo paregabekoekin” eta horri esker, “herria tropelean argiekin bat egongo da, lehen mailako hiriekin batera”.

Ermuak azpiegitura aktibo eta pasiboak (zuntz optikoa, kanalizazioak, eta abar) dituenez i2basque Sare Akademikoa hedatzen lagundu dezaketenak. Ermuko Udala benetako interesa du herrian i2basque Sare Akademikoa hedatzen laguntzeko eta komunikazio aurreratuko zerbitzuak eskaintzeko; hortaz horrela gertatzeko baldintzak eta egin beharrekoak jasotzen dituen lankidetza hitzarmena sinatuko dute biharko ekitaldian.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n