Su ta Gar taldeak zuzeneko kontzertua emango du plazan

13.07.12
Kultura eta Gazteria

Su ta Gar laurogeigarren hamarkadan eraturiko talde eibartarra da, heavy metala lantzen duena. Bigar gauen zuzeneko kontzertua emango dute Orbe Kardinalaren plazan, hamaika eta erdietatik aurrera. Emanaldia 2012ko Santixau egitarauaren barne dago eta aurtengo musika emanaldien eskaintza zabalduko. Datorren larunbatean, eibartarren lekukoa “El Sueño de Morfeo” izeneko hirukoteak hartuko du. Eta ospetsuen errepasoari amaiera emateko, uztailaren 27ko ostiralean, jaiak itxiko ditu Karina abeslariak. Horiez gain, Ermuan izango dugu zer entzun eta zer gozatu datozen hamar egunetan, estilo guztietako taldeak etorriko baitzaizkigu, dantzaldietako orkestrez gain.

Su ta Gar taldea Aitor Gorosabelek –ahotsa eta gitarra-, Xabi Bastidak -gitarra erritmikoa-, Igor Diezek -baxua eta koroak- eta Galder Arrillagak –bateria-jolea- osatzen dute. Laukoteak argitara eman dituen hamaika lanei errepasoa egingo die, ‘Ametsak pilatzen’ deritzanean zentratuz bereziki. Kontzertua doakoa denez gero, ikus-entzule eta jarraitzaile ugari etorriko zaizkigula espero da.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu