2012ko Satixauak eta asteburua, hastear

13.07.12
Kultura eta Gazteria

2012ko Santixauak asteburu honetan hasiko dira ofizialki. Programazioa goizeko 9etan hasiko da, txakurren erakustaldi lehiaketarekin. Hori, Mallabiko Pedro Deunaren zelaian egingo da, La Verdad ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta. Ordu bete beranduago, arku-tiraketa proba hasiko da Orbe kardinalaren plazan, Betiondo elkartearen eskutik. Nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du. Hamarretan, baita ere, errol eta estrategia jokoak egingo dira Lobiano Kultur Gunean, Draconia taldearekin.

Arratsaldeko lauretatik hasita, herri arteko xake partida azkarren XVII, lehiaketa jokatuko da Orbe plazan. Antolatzailea Ermuarrak Xake Taldea da. Gauean, berriz, aurtengo lehen musika kontzertua, Su ta Gar talde eibartarrarekin. Gaueko hamaika eta erdietatik aurrera, herriko Orbe plazan eta doan, etorri nahi duen ororentzat.

Igandean, boloak, erromeria eta bertso-jaialdia. Astelehenean koadrilen arteko jokoak hasiko dira

Igandean egitaraua goizeko 10etan hasiko da, Blood-bowl txapelketarekin. San Martin plazan izango da eta Draconia taldea da antolatzailea. Arratsaldeko 4etan, bolo palma txapelketa jokatuko da, San Pelaioko bolatokian. Arratsaldeko 7etan, aldiz, Erromeria girotuko du Emepbo5t taldeak, Orbe plazan.

Gauean, bertso jaialdia izanen dugu Valdespinako markesaren parkean, Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatuta. Bertan izango dira Beñat Ugartetxea, Julen Sololuze, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Iñaki Aleman eta Mikel Artola bertsolariak.

Astelehenean egitarauak aurrera egingo du eta txarangen arteko jokoak hasiko dira. Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, artaburu eta pepinoak lehiaketak egingo dira. Gaueko 10,30etan kontzertua, Valdespinako markesaren parkean, Napoka Iria bikotearen eskutik. Antolatzaile da Euskal Birusa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu