Gaztela-Mantxa elkarteko kirol atalak Erkidegoen arteko VI. futbol txapelketako laburpena prest du
Gaztela-Mantxa elkarteko kirol atalak alebinen arteko VI. futbol txapelketako laburpenaren bideoa prestatu du. Txapelketa hori ekainean jokatu zen, San Joaneko asteburuan, Betiondo futbol zelaian. Laburpen hori webgune korporatibo honetan uzten dizuegu ikusi nahi duzuen guztiontzat, Youtuben dugun kanalera igo baitugu, eta ostegunetik aurrera Torrekua plazatxoan dugun pantailan ere ikusgai izanen da. Horretan oinarri-futbola lantzen duten talderik onenak parte hartu dute, Espainiakoak nahiz atzerrikoak, aurten talde frantziar bat ezezik bi etorri baitira. Aurten, Danok bat taldea garaile suertatu da. Bilbotarrak mendean hartu zuten Erreala, penalti jaurtiketan. Hori horrela erreala txapeldunorde izan da, iazko titulua berreskuratzeko aukera galduz.
Talde parte hartzaileek ondokoak izan dira: Amaika-bat, Durangoko kulturaleko bi, Erreala, Eglatins (Hendaia), Gasteizko Alaves, Aretxabaleta, Perinés K.T, Santutxu F.T., Eibar S.D, Arrasate K.T, Albasit, Atletico Perines, Santutxu, Lalin (Pontevedra), Castilla de Atusana (Madril), Danok-bat, eta Ermua K.E. Txapelketa larunbat eta igandean jokatu da. Hogei elkarte parte-hartzaileak bost taldetan banatu dira. Talde bakoitzeko kideak elkarren kontra jokatu dute, ligaxka sisteman. Talde bakoitzeko lehen sailkatuak, final aurrekoak jokatuko dituzte eta, norgehiagoka horietako irabazleak, finalean sartuko dira.
Laburbilduz, kirol eta futbol zaletuen arteko giro paregabea, ikusle ugari eta eguraldia lagun izanik, aurtengo edizio arrakastatsuaren laburpenaz gozatzeko beste behin.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da