Udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da

01.08.12
Kultura eta Gazteria

Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen bost asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu, asteazkena 15a izan ezik jaieguna dela eta. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Santiago Apostol elizako arkupeetan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera aurten Orbe Kardinalaren plazan lanak egongo direlako. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.

Gaur gauean, ''Un lugar para soñar'' tituluko filma iparamerikarra proiektatuko da. Filma 2011. urtekoa da eta hainbat generotan sailkatu ahal da: drama eta komedia. Filma honen zuzendaria ''Jerry Maguire'' filma egin zuena Cameron Crowe da. Aktoreen artean aipatzekoak dira honakoak Matt Damon eta Scarlet Johansson.

Sinopsia

Benjamin Mee-ren biografian oinarritutako filma da. Gizon honek zoo erosi zuen eta bere familiaren laguntzarekin aurrera ateratzen saiatu zen.

Bideoaren irudi bat

Gainerako filmen programazioa kontsulta daiteke abuztuaren kultur agendan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu