Artarrai taldearen Urkora 69tan ezetz! probaren laugarren edizioa

17.07.12
Gizartea

Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! probaren herrikoi eta lehiaketaren edizio berriari ekingo dio. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik, parte hartzea nahi duten guztien izen eman eta euro 1 utzi ondoren. Proba erronka da eta Urkora 69 minututan igotzean datza. Probak erraz samarra ematen badu ere, ez da horrela eta lehiaketa honek bere berezitasuna du, parte hartzaileek ezin izango baitute erlojurik edo denbora neurtzeko beste inolako gailurik erabili igoerako erritmo eta abiadura doitzeko. Eta horrez gain 69 minutu baino lehenago heltzen dena deskalifikatua izango da, marka horren goitik gertuen heltzen dena izango delarik irabazlea.

Artarrai mendi taldeak proba bitxi honen bitartez jaietako egitarauri bere ekarpena egin nahi dio eta proba parte-hartzailea eta edonorentzako modukoa eskaini, bertan irabazlea ez baita onduen edo azkarren doana, baizik eta, gehienontzako, gazte, heldu zein nagusi izanda, denbora egingarri baten barruan, ordurako heltzen dena. Proba doakoa da eta izen ematearekin batera parte-hartzaileek euro bana jartzen dute, gero irabazleak puntan jasotako guztia eramango du sari gisa. Artarrai taldeak dei zabala luzatzen digu herritarroi parte har dezagun, naturaz eta inguruneaz gozatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.