Akzio ikusgai izango gaur kaleko zine emanaldian

13.08.12
Kultura eta Gazteria

Akzio ikusgai izango da gaur, aste honetako lehen kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Santiago Apostol elizako arkupeetan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Gaurko filmaren titulua ‘Capitán América: el primer vengador’ da. Filma Joe Johnstonek zuzendutakoa da, Iparameriketarra eta 2011koa. Luzemetraiak 125 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Chris Evans, Hugo Weaving, Hayley Atwell, Tommy Lee Jones, Sebastian Stan, Stanley Tucci, Toby Jones, Dominic Cooper, Neal McDonough, Richard Armitage, David Bradley, Kenneth Choi, Natalie Dormer, Derek Luke, JJ Feild, Bruno Ricci eta Samuel L. Jackson. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsia

Steve Rogers Depresio Handi garaian jaio zen eta familia behartsuan hazi zen mutil makala izanda. Bera izututa zegoen Europatik heltzen ziren naziekin erlazionatutako berriekin. Armadan izena eman zuen; hala ere, osasun ezegonkorra dela eta, atzera botata izan zen behin eta berriro.

Bere erreguak Chester Phillips jeneralak hunkitzen dute eta esperimentu berezi batean parte hartzen eskaintzen du, "Errenazimentu operazioa". Haiek berari "supersoldadu gazur" eta "vita-arraioak" emanez gero gorputz perfektua lortzen du. Gero, entrenamendu fisiko eta taktikoaren programa trinkoa jasan behar izan zuen.

Hiru hilabete eta gero, Amerika Kapitain bezala lehenengo misioa jaso du. Ezkutu suntziezinaz eta bere adimenarekin batailarako, Amerika Kapitaina gaitzaren kontra gerra hasi da, askatasunaren zentinela eta mendekatzaileen lidera izanda.

Imagen de una de las escenas del video

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu