Transformers 3, kaleko zinearen azken aurreko proiekzioa

27.08.12
Kultura eta Gazteria

Zeru zabaleko zinearen zikloa aste honetan bukatuko da. Bi filma ikusi ahal izango ditugu, bata gaur eta bestea asteazkenean. Filma oso ospetsu -telebistako bertsioak ere izan dituena- ‘Transforers 3’ titulukoaren bertsioa proposatzen digu gaur gauerako. Produkzioa amerikarra da eta ehun eta berrogeita hamazazpi minutu irauten ditu. Zuzendaria Michael Bay da. Filmean, besteak beste, Shia LaBeouf, Rosie Huntington-Whiteley, John Malkovich, Josh Duhamel, Patrick Dempsey, John Turturro, Frances McDormand, Ken Jeong, Peter Cullen, Tyrese Gibson, Kevin Dunn, Alan Tudyk eta Lester Speight aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Santiago Apostoluaren elizako aterpeetan emango da, gaueko hamarretatik aurrera.

Asteazkenean, azken titulua ikusi ahal izango dugu: Profesor Lazhar. Ordu eta leku berean.

Sinopsia

Lurrean, espaziora iristeko lasterketa zoroa daramate Autobots eta Decepticons talde amerikar eta errusiarrek, hurrenez hurren. Lasterketa zoro horren eraginez mundu gerra berri bat hasteko arrisku bizia dago. Horrelakorik gertatuz gero, planeta osoa suntsitu daiteke, transformersak ere ezin izango dutelarik ezer egin. Sam Witwicky tartean harrapatuta geldituko da, nahigabean bada ere.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du