El Profesor Lazhar filmak amaiera emango dio aurtengo kaleko zine zikloari

29.08.12
Kultura eta Gazteria

Kaleko zine zikloaren aurtengo edizioa gaur gauean itxiko da. Zikloari amaiera emango diogu gaur programaturiko zortzigarren luzemetraiaren proiekzioaz. Filma hori ‘El profesor Lazhar’ da, (jatorrizko bere titulua ‘Monsieur Lazhar’). Produkzioa kanadiarra da, komedia dramatikoa. Luzemetraia komediazko generoan kokatzen da. Zuzendaria Philippe Falardeau da eta bere iraupena 94 minutu dira. Filmean Mohamed Fellag (Bachir Lazhar), Sophie Nélisse (Alice), Émilien Néron (Simon), Danielle Proulx (Srta. Vaillancourt), Brigitte Poupart (Claire) eta Vincent Millard (Victor) aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Santiago elizaren arkupeetan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Emanaldia doan da.

Sinopsia

Bachir Lazhar, 55 urteko Aljeriarra da. Montrealen (Kanadan) Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean irakasle kontratatzen dutena, egoera tragikoan hildako maisua ordezkatu dezan. Lazhar irakaslearen karismak eta irakasteko duen modu propioak, erabakigarriak izango dira irakasleek ikasturtea gainditu eta hori aurrera atera dezaten. Gelako kideek heriotzaren gaia burutik kendu ezinik dabiltza, bizitza ikusteko ikuspuntua aldatzera iristeraino.



Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan