Polizia-ibilgailuen zentzuzko erabilera

18.07.12
Hiritarren Segurtasuna

Poliziaren lanari gero eta gehiago exijitzen zaiolako, herritarrak babesteko inbertitzen diren diru-kopuruak handiak direlako eta zerbitzatzen ari garen herritarren beharrizanak orain batzuk eta bihar beste batzuk direlako, nahitaezkoa da Herritarren Segurtasun Zerbitzuaren jarduera-metodoak ahalik eta gehien arrazionalizatzea.

Gure esku utzitako baliabideak behar bezala banatu, kudeatu eta kontrolatzea guztiz garrantzitsua da poliziaren ekintza antolatzeko.

Ildo horretatik, familia eta erakundeok jasaten ari garen krisialdi ekonomikoaren ondorioz, udal zerbitzu publikoak ematean sortzen den gastua birbideratu edo, gutxienez, arintzeko neurriak hartu behar dira, eta zerbitzu berberak diru gutxiagorekin gestionatu, herritarrek gero eta eraginkorrago izateko eskatzen baitiote administrazioari.

Zuzendaritzak emandako aginduan, banakako patruila oinez egitea lehenesten du, zonalde handiagoa estaltzeko eta herritarrekiko kontaktua areagotzeko

Helburu hori betetzeko joan den maiatzaren 31n Herritarren Segurtasun Arloko zuzendariak idatzizko agindu bat eman zien udaltzainei polizia-ibilgailuen erabilera arrazoizkoa egiteko. Hemen agindu horren edukia jakitera eman nahi dugu, herritarrek, Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuak zein diren jakiteaz gain, herritarrek beraien eskubideak eta askatasunak libreki egikaritzeko, segurtasun publikoa eta herritarren bizikidetasuna bermatzeko eta, orokorrean, Ermuan legea bete dadila zaintzeko egiten diren segurtasun-, babes- eta zaintza-lanak gauzatzeko modua ezagutzeari begira, Udaltzaingoaren segurtasun-, babes- eta zaintza-lanak egiteko modua ere ezagutu dezaten.

Zerbitzuak esleitzean banakako patruilari ematen diogu lehentasuna, autoan eta bikotekako patruilaren aurretik, langile-kopuru berarekin lurralde-zati handiagoa hartzeko eta kaleko gure presentzia areagotzeko.

Moto edo autoko patruila mugikorreko zerbitzuen helburua, azkartasuna guztiz garrantzitsua den kontuetan erantzuteko ahalmena areagotzea da, lan-inguru baten barruan desplazamendua arinago egiteko zein beste patruila bati laguntzeko.

Jardunbide egoki legez, ibilgailu mugikor baten zerbitzua egiteko agintzen zaien udaltzainek ez dute ibilgailua denbora guztian erabiliko, eta zerbitzuaren zonalde barruan desplazamendu bakoitza egin ostean aparkatu egingo dute ibilgailua, patruila oinez egin eta herritarrekin harremana hurbilekoa izateko.

Goiz eta aratsaldeko lan txadetan motorrak erabiliko dira patruilatzeko

Orokorrean patruila mugikorreko zerbitzuan, goiz eta arratsaldeko lan-txandetan, motoen erabilerari emango zaio lehentasuna, euria ari den egunetan salbu, motoak irrist egiteko arriskuagatik erorketak saihesteko, ez eta gaueko txandan ere, argi naturalik ez dagonez eta motoaren fokuak ematen duen argia mugatua izateagatik arriskutsua delako udaltzain gidariarentzat, bide publikoan azal daitezkeen ezusteko oztopoengatik.

Ondorioz autoa erabili ahal izango da, beste patruila bati laguntzeko zerbitzua eman behar denean, zirkulazio-istripu baten ondorioz pertsonak edo materialak eraman behar direnean ingurua seinaleztatzeko, sutearen ondorioz larrialdi baten esku hartu behar denean eta abar.

Gaueko txandan autoaren erabilerak izango du lehentasuna, eta zerbitzua bikoteka egingo da, segurtasun-arrazoiengatik.

Agenteek ibilgailuaren erantzule izango eta hori egokiro aparkatu beharko dute

Ibilgailuen udaltzain gidariak du zerbitzua egiteko esleitutako ibilgailuaren erabileraren ardura, eta, bereziki, larrialdi batetan behar denean izan ezik, gainerakoetan behar bezala aparkatuko du poliziaren ibilgailua, aparkaleku baten, pertsona partikular batena bailitzan.

Bestela, polizia-ibilgailuaren gidaria bera izango da egindako arau-hausteari dagokion zigorraren erantzulea, Herritarren Segurtasuneko Zuzendariak ezarriko baitio zigorra.

Tratamendu bera izango dute Ermutik zirkulatzen duten Ertzaintzaren ibilgailuek, beraz, polizia-kidego horretako ibilgailu bat debekatutako lekuan aparkatuta badago, larrialdi-egoera baten izan ezik, zigortu egingo da arau-haustea, pertsona partikular baten ibilgailua balitz bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan