Santixauetako esku pilotako jaialdiaren sarrerak salgai Lobianon
Gure herriko jaietan kirolak leku eta pisu garrantzitsua izan du, betidanik. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka dago. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi jokalariko taldeen arteko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.
Esku pilota partidan izanen ditugu herrian,m uztailaren 25ean eta 26an
Aurtengorako esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, errioxarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, kirolari handia izateaz gain, mediatikoki ere duen eragina izugarria baita. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Titin III-Laskurain bikotea eta Xala-Laskurainek osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Jaunarena-Larrinagak eta Ezkurdia-L.Galarzak. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasiko du gaur arratsaldeko 6etan, Lobiano Kultur Gunea. Bihar ere salduko dituzte sarrerak Politazaleok elkarteko kideek. Leku berean. Sarrera popularrak aurreikusita daude eta jarlekuan arabera, 20tik 25era bitartean izango direla esan digute.
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz banaka eta binakako partida bi jokatuko dira. Jokalariak ondorengoak izango dira: banakakoan, Elordik Callejaren kontra. Bigarrenean berriz, Azpiri-Landaburu Eskurdia-L.Galarzaren aurka arituko dira nor baino nor. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan