Literaturako azken nobedade digitalak, maileguan har daitezke liburu elektronikoarekin batera

19.07.12
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak uda osoan maileguz eraman daitezkeen 7 e-reader eskaintzen ditu. Honela, nahi duten pertsona guztiek uda aprobetxatu dezakete gero eta zaletu gehiago erakartzen ari den irakurketa euskarri berri hau ezagutzeko.

7 e-readerretan egile-eskubidez salbuetsitako 1.000 liburu baino gehiago daude baita une honetan Liburutegiko bazkideek gehien eskatzen dituzten hainbat nobedade ere. Horrela, gaztelaniazko nobedadeen artean Jonas Jonassonek idatzitako “El abuelo que saltó por la ventana y se largó”, edo Kate Mortonen azkenengo eleberriak, “El jardín olvidado” eta “Las horas distantes” edo Eduardo Mendozaren azkenengo eleberria, “El enredo de la bolsa y la vida” daude. Gainera, egungo euskarazko tituluak ere aurkitu ditzakegu, Arrate Egañaren “Paradisua”, Xabier Etxeberriaren “Udazkeneko lorea” eta ospe handiko beste batzuk “Bilbao-New York-Bilbao” eta “Nora ez dakizun hori”, besteak beste.

E-redeaerrak maileguz hartu ahal izateko Liburutegian bazkide txartela aurkeztu, besterik ez da behar.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat